Smithsonian Institution
| Berezko izena | Smithsonian Institution | |
Smithsonian Institution Building edo "Castle" ("Gaztelua") eraikina, erakundearen egoitza nagusia. |
||
| Herrialdea | ||
| Hiria | Washington Hiria | |
| Helbidea | SI Building, Room 153, MRC 010 | |
| Posta-kodea | 37012 | |
| Irekitze data | 1846ko abuztuaren 10a | |
| Zuzendaria | G. Wayne Clough | |
| e-posta | info@si.edu | |
| http://www.si.edu/ | ||
Smithsonian Institution (euskaraz Smithsonian institutua) hezkuntza eta ikerketan jarduten duen erakundea da, gainera elkarlanean dauden museo multzo batek ere osatzen du. Estatu Batuetako gobernuak kudeatu eta finantziatzen du, diru-laguntzatik at dohaintza eta laguntzak ere lortu ohi ditu. Bere saltoki, aldizkari eta argitalpenen bidez ere diru sarrerak ere lortzen ditu. Bere instalazio gehienak Washington Hirian kokaturik daude, baina bere 19 museo, 9 ikergune eta zoologiko artan batzuk New York, Virginia Panama eta beste zenbait lekuetan sakabanaturik daude. Smithsonian erakundeak bere bildumetan 136 milioi artikulu inguru ditu, bi aldizkari argitaratzen ditu (Smithsonian eta Air&Space). Bisitariak, langileak eta bere museoetako jabetzak babesteko berezko segurtasun indarra du. Bere ikurra eguzki estilizatua da.
Erakundeak bere izena James Smithson (1765-1829) mineralogilari eta kimika estatubatuarraren omenez darama.
Iruditegia[aldatu]
-
1909ko erakusketa bat
Kanpo loturak[aldatu]
- Smithsonian Institution erakundearen webgune ofiziala (Ingelesez)
- Smithsonian hezkuntza webgunea (Ingelesez)
- Smithsonian erakundeko museoen mapa (Ingelesez)
- Smithsonian erakundeko artxibategiak (Ingelesez)
- Smithsonian erakundeko liburutegiak (Ingelesez)