Sobrasada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sobrasada hestebetea.

Sobrasada (mallorkeraz sobrassada) Balear Uharteetako usadiozko hestebete mota bat da. Txerri okelaz egina dago, eta bere gainontzeko osagaiak gatza, piperrautsa eta piper beltza dira.

Urtaroaren arabera modu ezberdinetan jaten da: neguan erregosia, eta udaldean bakarrik edo ogiaz lagundua. Toki lehorrean gordez gero urteetan matendu daitekeen arren, ohikoena hestebete hau neguaren hasieran edota udaldean jatea da, gehienera txerriboda egin eta handik urte batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]