Balear Uharteak
|
Balear Uharteak / Balearrak |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburua | Palma Mallorcakoa | ||
| Probintziak | bakarra | ||
| Herritarra | balear | ||
| Eremua - Espainiaren |
4.992 km² % 1,0 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
1.001.062 (2006) % 2,2 195,55 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-IB | ||
| Estatutua | 1983ko martxoaren 1a | ||
| Presidentea | José Ramón Bauzá (PP) | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | katalana eta gaztelania | ||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
8 eserleku 4 eserleku |
||
| www.caib.es | |||
Balear Uharteak edo Balearrak[1] (katalanez: Illes Balears edo Balears; gaztelaniaz: Islas Baleares edo Baleares) Mediterraneoko uhartedi bat eta Espainiako autonomia erkidego bat da. Lau uharte nagusik (Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formentera) eta beste uharte txikiago ugarik (Cabrera, Dragonera eta Conejera dira garrantzizkoenak) osatzen dute. Iberiar penintsularen ekialdean daude. Autonomia erkidegoaren hiriburua Palma Mallorcakoa da; eta beste hiri nagusiak, Formentor, Eivissa, Maó, Pollença eta Sóller. Hizkuntzaren ikuspegitik, Balearrak Katalan Herrietako parte dira.
Eduki-taula |
Geografia
Uharteok bi taldetan banatu ohi dira:
- Gimnesiak: Menorca, Mallorca eta Cabrerako uharteak eta ondoko beste uharte txikiago batzuk (Dragonera eta Aire, besteak beste).
- Pitiusak: Eivissa eta Formentera uharteak.
Gehienak erliebe apaleko uharteak diren arren, bi mendilerro bereiz daitezke Mallorca uhartean, Mendikate Betikoaren jarraian (Puig Major, 1.452 m). Eivissako mendiak apalagoak dira (Talaiasa, 475 m). Klima mediterraneoa da, tenperaturak gozoak (5-35 °C) eta prezipitazioak urriak (550 mm urtean).
Historia
Balear herria izan zen bertako lehen biztanlea; gero, feniziarren, greziarren eta erromatarren kolonizazioa izan zuten Balear Uharteek. Bandaloen eskuetan egon ondoan, VIII. mendean musulmanak egokitu ziren han. Lau mende luze eman ondoren, Jakue I.a Konkistatzailea Kataluniako erregeak konkistatu (1229) eta Mallorcako Erresuma osatu ondoren, Aragoiko koroaren parte bihurtu ziren (1349).
Errege-erregina Katolikoen garaian (XV m.) Espainiako koroapean geratu zen, eta bi mende eta erdi geroago Menorca britainiarren esku gelditu zen (1713, Utrechteko Ituna). 1802. urtean Menorca Espainiako koroaren eskuetara igaro zen berriz ere.
Ekonomia
Balear Uharteak turismo lekuak dira batez ere, berezko aberastasunek horretarako aukera bikaina eskaintzen baitute: hondartzak, arte monumentuak (Palmako katedrala, Bellver gaztelua eta Palmako Lonja; Eivissako hiri multzoa, Menorcako monumentu megalitikoak, Drach haitzuloak, eta abar). Nekazaritza (fruituak eta barazkiak), abeltzaintza, eskulangintza, ehun langintza eta Mallorca inguruko industria dira gainerako baliabide ekonomikorik garrantzitsuenak. Son Sant Joan, Palma Mallorcakoko aireportuak, Espainiako aire trafiko handiena bideratzen du.
Hizkuntza
Balear Uharteetako hizkuntza katalana da (balear dialektoa, ekialdeko katalana). Gaztelaniarekin batera, katalana hizkuntza ofiziala da Balear Uharteetan. Balearretako katalan dialektoan hiru azpidialekto bereizten dira: mallorquí, menorquí eta eivissenc (Mallorcakoa, Menorcakoa eta Eivissakoa).
Hedabideak
Balear ezagunak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 154. araua, Exonimia zerrendan ere biak jasotzen dira., Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-01-19
Kanpo loturak
- (Katalanez)(Ingelesez)(Alemanez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez) Balear Uharteak
| Katalan Herriak | ||
|---|---|---|
|
Katalunia • Ipar Katalunia • Valentziako Erkidegoa • Balear Uharteak • Andorra • Sartaldeko Zerrenda • L'Alguer • El Carxe |
||