Solentiname

Wikipedia(e)tik
Solentiname uharteak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solentiname uharteak
Celentinametl'
Solentiname1.jpg
Geografia
SolentinameinCocibolca.png
Kokalekua Cocibolca aintziraren hego-ekialdea
Koordenatuak Koordenatuak: 11°19′N 84°42′W / 11.317°N 84.700°W / 11.317; -84.700
Uharteak denera 34 (nagusiak 4)
Azalera 190 km²
Punturik garaiena 257 m
Administrazioa
 Nikaragua
Departamendua Río San Juan
Demografia
Biztanleria 1.000
Dentsitatea 5,3/km²

Solentiname (nahuatlez: Celentinametl') Nikaraguako Cocibolca aintziraren hego-ekialdean kokatutako uhartedia da[1]. San Carlos udalerriaren barruan dago, Río San Juango departamenduan. Ekologikoki balio handiko eskualdea da. Kulturalki, Ernesto Cardenal idazleak inguru horretan lan erraldoia darama aurrera; Cardenalen liburu ezagunenetariko batek El Evangelio en Solentiname («Ebanjelioa Solentinamen») izenburua du.

Uharteen deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artxipelagoak 36 uharte eta uhartexka ditu, denetara 190 km²ko eremua hartuz. Uharte nagusiak hauek dira: Mancarrón, Elvis Chavarría eta Donald Guevara (bertakoek San Fernando eta La Venada deitua). Punturik garaiena 257 metrora dago. Populazio txikiko eskualdea da. Aktibitate ekonomiko nagusiak nekazaritza, arrantza eta eskulangintza dira.

Solentiname, bere balio naturalak direla eta, eremu babestua da. Bertako arrainek balio berezia dute. Aipagarrienak Carcharhinus leucas marrazoa, Pristis perotteti zerra-arraina eta Megalops atlanticus dira. Basoak tropiko hezekoa eta tropiko lehorrekoaren arteko ezaugarriak ditu. Urteko prezipitazioa 1400-1800 mm artean izaten da, eta gehiena maiatzetik abendura egiten du. Urteko batezbesteko tenperatura 26°Ckoa da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solentiname uharteetan, Cocibolca aintzirako beste uharte batzuetan bezala (esaterako Zapatera eta Ometepen), kolonaurreko kulturen aztarnak aurkitu dira. Aipagarrienak petroglifo ugariak dira. Irudi hauetan txoriak, tximuak eta pertsonak agertzen dira.

1966tik aurrera, Ernesto Cardenalen eskutik, uharteak artista askoren bizileku bihurtu ziren eta berezko margolaritza-mugimendua sortu zen. Hasiera batean kontenplaziozko komunitate erlijiosoa bazen ere, ondoren Nikaraguako arte mugimendu aintzindari bihurtu zen, nahiz eta Somozatarren diktadura garaian komunitatea txikitu eta desegin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Michel MAES: Fauna entomologica del Archipielago de Solentiname Generoyambiente.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Solentiname Aldatu lotura Wikidatan