Nikaragua aintzira
- Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; Estatua gaitzat duena beste hau da: Nikaragua
|
||||
|---|---|---|---|---|
Nikaragua aintzira |
||||
| Kokalekua | Nikaragua | |||
| Garaiera | 32 m | |||
| Zabalera | 55 km | |||
| Luzera | 148 km | |||
| Gehienezko sakonera | 26 m | |||
| Arroa | 8.264 km² | |||
| Hustubidea | San Juan ibaia | |||
| Uharteak | 400, nagusiak Ometepe uharte, Zapatera uharte, Solentiname uhartedi | |||
| Hiriak | Granada, Rivas, San Carlos, San Miguelito | |||
Nikaragua aintzira edo Cocibolca aintzira[1] (gaztelaniaz: Lago de Nicaragua, baita ere Mar Dulce, Gran Lago, Gran Lago Dulce edo Lago de Granada deitua; nahuatlez: Cocibolca, «itsaso geza») Nikaraguan kokaturiko ur gezako aintzira da. Erdialdeko Amerikako aintzirarik handiena da, eta munduko hemeretzigarrena.
Tipitapa ibaiaren bidez, lotura du Managua aintzirarekin.
Bere hustubidea San Juan ibaiak Nikaragua aintzira eta Karibe itsasoa lotzen ditu. Hori dela eta, aintziraren kostan dagoen Granada (Nikaragua) itsas portutzat hartu ohi da. Aintziraren bidez, piratek hirutan eraso zuten Granada.
Cocibolca aintziran dauden uharte nagusiak Ometepe eta Zapatera uharteak eta Solentiname uhartedia dira. Solentiname uhartedian, Ernesto Cardenal nikaraguar teologo eta poetak bere komunitatea eraiki zuen.
Panamako kanala eraiki baino lehenago, Cornelius Vanderbilten garraio konpainia zen Ozeano Barea ailegatzeko bide bakarra, Rivasko istmoren bitartez. 1916ko Bryan-Chamorro Itunak Estatu Batuentzat ziurtatu zuen Nikaraguako kanala eraikitzeko eskubideak. Ideia, noizbehinka agertu arren, ez da inoiz gauzatu.