Sorginkeria Larraun haranean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorginkeria Larraun haranan» orritik birbideratua)

1575an Espainiar Gorteko begirale batek Larraun haranean ikerketak egin zituen. Horietan zehar 44 pertsona sorgin zirelako zantzua hartu zuen, haietako asko haurrak zirela.[1]

Egindako lehenbiziko ikerketetako bat Uli mendilerroko leizea ikuskatzea izan zen. Han, betiere ikertzailearen ustez, sorgin bilerak edo akelarreak egiten omen ziren. Edonola ere, ikerketa eta inkestaren emaitza hutsala izan zen, edo behintzat hala uste izan zuen aipatutako ikertzaileak. Halere, salatuen deklarazioen testigantzak idatziz jaso zituen.

1596an, haran horretako 14 pertsona preso hartu eta Logroñora eraman zituzten, eta han presoek damua adierazi zuten. 1610 edota 1611an Lezaeta herriko 32 pertsonari deklaratzera hots egin zieten, eta haietatik 15ek herri hartan akelarrea egiten zela onartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]