Logroño
|
Logroño |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Logroño | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Logroño |
||
| Alkatea | Tomás Santos (PSOE) | ||
| Koordenatuak | 42°27′52″N 2°26′44″W / 42.46444°N 2.44556°WKoordenatuak: 42°27′52″N 2°26′44″W / 42.46444°N 2.44556°W | ||
| Eremua | 79,57 km2 | ||
| Distantzia | 336 km Madrilera | ||
| Postakodea | 26001-26009 |
||
| Biztanleria | 150.071 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 1.886,02 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1095 | ||
| http://www.logro-o.org/ | |||
Logroño Errioxako probintzia eta autonomia erkidegoko hiriburua da. Errioxa osoko biztanleriaren erdia bizi da hirian, erkidegoko osasun, kultur eta ekonomia zerbitzuak batuz.
Ebro ibaia zeharkatzen du, hiria bitan banatuz. Donejakueko Bidea ere, bertatik igarotzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Logroñoren udalerri mugakideak honakoak dira: Guardia eta Lantziego ipar-mendebaldean, Fuenmayor mendebaldean, Navarrete hego-mendebaldean, Lardero eta Villamediana de Iregua hegoaldean, Murillo de Río Leza hego-ekialdean, Agoncillo ekialdean, Viana ipar-ekialdean, eta Oion iparraldean.
[aldatu] Historia
1610an Logroñoko prozesua izan zen bertan, Hego Euskal Herriko sorgin-ehiza handiena. Batez ere Zugarramurdiko akelarreari buruz izan zen. 12 emakume erre zituzten, haietako bost sinbolikoki, galdeketetako torturapean hil baitzituzten.
[aldatu] Ardogintza
Hiria Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Beherea" azpieskualdean.
[aldatu] Ospakizun eta jai-egunak
Hiriburu errioxarraren ospakizun garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- San Bernabe, ekainaren 11n, Inbasio frantziarren aurkako erresistentzia ospatzen da. Jendearen artean, amuarrain frijituak, ardoa eta ogia banatzen da.
- San Mateo, irailaren 21aren astean zehar. Vendimia edo mahats-biltzearen festa, mahatsaren-zapalketa ospatzen da. Lehen mostoa Valvanerako Birjinari eskeintzen zaio. Aste guztian zehar, zezenketak eta kontzertuak ospatzen dira, Iruñaren antzera. Jendeak ardo eta bereziki,zurrakapotea, dastatzearen ohitura jarraitzen du.
[aldatu] Politika
[aldatu] 2007ko hauteskundeak
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Alderdi Popularra | 34.515 | 13 |
| Espainiako Alderdi Sozialista | 29.982 | 12 |
| Partido Riojano | 4.992 | 2 |
| Izquierda Unida | 3.333 | 0 |
[aldatu] Kirolak
Logroñoko kirol talde garrantzitsuena, Club Balonmano Ciudad de Logroño eskubaloi taldea da, ASOBAL Ligan jokatzen du Darien Logroño izenarekin. Futbolari dagokionez, CD Logroñes talde historikoa ordezkatzen du hiria; bederatzi denboraldiz Lehenengo Mailan ibilia eta gaur egun Bigarren B Maila-n.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Logroñoar ezagunak
- Gaspar Llamazares (1957-), IUko politikaria.
- Enrique Villar (1939-2010), PPko politikaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Logroñoko Udalaren webgunea