Larraun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Larraun

 Nafarroa Garaia

Larraungo armarria

Izen ofiziala Larraun
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea Francisco Javier Legarra (Larraungo Elkartea)
Herritarra larraundar
Koordenatuak 43°0′20″N 1°53′47″W / 43.00556°N 1.89639°W / 43.00556; -1.89639Koordenatuak: 43°0′20″N 1°53′47″W / 43.00556°N 1.89639°W / 43.00556; -1.89639

Maps of municipalities of Navarra Larraun.JPG

Eremua 107,08 km2
Garaiera 566 m
Posta kodea 31870
Biztanleria 1.015 bizt. (2012)
Dentsitatea 9,48 bizt./km²
http://www.larraun.com

Larraun[1] Nafarroako udalerria da, Iruñeko merindadean kokatua. Ibarra deitzen bazaio ere, hidrografikoki ezin da esan hala denik, bi isurialde baititu, bata atlantiarra eta bestea, gehiena, mediterraneoarra.

2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.015 biztanle ditu.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sorginkeria Larraun haranan»

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraungo Azpirotz herriaren ikuspegia.

Lekunberri udalerria Larraunen erdialdean kokatuta dago, baina biak administratiboki independenteak dira. Dena den, Larraungo udaletxea Lekunberrin bertan dago.

Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraungo klima azpiozeanikoa da, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten, baina klima ozeaniko osoan ez bezala, Larraungo neguak hotzak izaten dira. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 13 gradu artekoak, eta prezipitazioak 1.600mm eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Zenbat eta iparralderago, hotz handiagoa egiten du. Urteko egun euritsuak 160 inguru izaten dira herrigunean, eta 180 baino gehiago iparraldeko gune menditsuenean.

Landaredia klima atlantiarraren ondorio da, pago, haritz eta hosto galkorreko hainbat espezie daude herriaren inguruko basoetan. Birlandaturiko zuhaitzek 220 hektarea hartzen dituzte, pinu lariziarrak eta haritz amerikarrak dira batez ere.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alli kontzejuan, itsasoaren mailatik 618 metrora, Nafarroako gobernuak 1991n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 herrik osatzen dute udalerria: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz eta Uitzi. Eraso etxagunea ere badu.

Herriak
Herria Biztanleria (2011) Mapa
Albiasu 20
Aldatz 124
Alli 33
Arruitz 108
Astitz 39
Azpirotz 60
Baraibar 78
Eraso 0
Errazkin 79
Etxarri 77
Gorriti 90
Iribas 41
Lezaeta 12
Madotz 16
Mugiro 61
Oderitz 46
Uitzi 124 City locator 3.svg Herriburua.|City locator 4.svg Kontzejua.| City locator 5.svg Auzunea.

Iturriak: Espainiako Estatistika Institutua eta Google Earth

Mendukilo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendukiloko leizeak udalerri honetan daude, Astitz herrian.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Muguiroarra autobus konpainiak Larraungo hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraungo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
3.340 3.511 3.467 3.599 3.450 3.222 3.335 2.972 2.408 2.077 1.926 985 1.071

2008ko erroldaren arabera, 25 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,38 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an aurkeztu ziren lau zerrendek hiruna zinegotzi atera zituzten. Bozkatuena izan zelako EHko José Antonio Azpirotz hautatu zuten alkate.

2003an EA eta Larraundarrak taldeek berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan; lehenak lortu zuen alkatetza Aralarreko botoarekin. Aldiz, 2006an zentsura-mozio batek bigarrenari eman zion, Pedro Manuel Barberiari hain zuzen.

2007an bi zinegotzi baino izan ez bazituen ere, Eusko Abertzale Ekintzako Jose Maria Astitz Iriartek erdietsi zuen alkatetza. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bi lortu zituen, eta beste botorik behar izan zuen alkatetza eskuratzeko. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %1,15) eta boto zuriak hamazortzi (%2,62). Abstentzioa %29,73koa izan zen.

Larraungo Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Larraundarrak 225 3
Larraungo Elkartea 186 3
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) 172 2
Aralar 86 1

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina espainiar estatuko fiskaltzak Larraun Bat izenekoa inpugnatu zuen[4]. Larraungo Elkarteak 4 zinegotzi eta alkatetza (Francisco Javier Legarra) lortu zituen eta Barberia alkate ohiaren Larraun Baik 3.

Larraungo Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Larraungo Elkartea 317 4
Larraun Bai 266 3
Larraun Bat Inpugnatua 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Aralar kalea, 5

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999 Pedro Manuel Barberia Etxarri Larraundarrak
1999-2003 José Antonio Azpirotz EH
2003-2006 Maite Astitz Eguzkitza EA
2006-2007 Pedro Manuel Barberia Etxarri Larraundarrak
2007-2011 Jose Maria Astitz Iriarte EAE
2011- Francisco Javier Legarra Arraztio Larraungo Elkartea

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraundar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larraun Aldatu lotura Wikidatan