Akelarre

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akelarre
Sorgin baten marrazkia
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Jai edo Ospakizun Mitologikoa
Mitologia Euskal mitologia
Lekua Euskal Herria


Artikulu hau mitologiari buruzkoa da, filmari buruzko artikulua ikusteko: Akelarre (filma)
Sorginen Akelarrea, Francisco Goya

Akelarrea sorginek eta aztiek bilkurak eta errituak egiten dituzten lekua da.

Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaitik datorkio, Akelarre izenekoa. Erritu hauen inguruko sinesmena oso zabalduta dago, eta ez bakarrik Euskal Herrian eta Pirinioetan, Europako herrialde askotan baizik.

Hala ere, Akelarre izena izan da ospe handiena hartu duena, eta beste zenbait hizkuntzara pasatu dena gainera. Zabalpen honekin zer ikusirik handia izan zuten Logroñoko Inkisizioak Nafarroako sorginen aurka burututako prozesuak. Badago beste Akelarre izeneko sorgin lekua Mañarian.

Zugarramurdiko harpeko sarrera-atari handiaren gainean, badago horma batean zulo bat, eta herri sinesmenaren arabera hortxe kokatzen zen Aker Beltza bere jarraitzaileei mintzatzeko.

Leize handiak alderik zabalenean 120 metroko zabalera du. "Infernuko" Errekak leizea erdi-erditik zeharkatzen du. Urteen joanean, leizea industen joan da erreka; dagoeneko hamabi metroko garaiera eman dio harpeari. Leize Handia hainbat tokitatik ikus daiteke, behetik edo goitik, eta goitik begiratzean koloredun argiek efektu bereziak sortzen dituzte harrietan. Leize Handiaren atarian, XVIII. mendeko kisu labeak ere hortxe dirau. Gose handiko garaietan, karea uzta gehiago ateratzeko oso erabilgarria izan zen herriko baserritarrentzat. Harpe hauetan aspaldiko hondakin arkeologikoak azaldu dira. Leize Handiaren barruan, beste bat zabaltzen da: Akelarre leizea. Izenaren jatorria kobazuloaren pare-parean dagoen zelaian dago, akerraren larrean, alegia. Hemen izan ohi ziren garai batean akelarreak; hor biltzen ziren sorginak. Errekaz aurreragoko arroila sakona "Sorginen lezea" deitzen dute.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Sorgin jai hauek ospatzen omen ziren zelaiaren izena, Akelarre da. Esanahia, Akerraren larrea da, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua.

Isilpeko salaketa eta Inkisizioaren iritziz, bertan eta ondoko leizean egiten omen ziren akelarreak.

[aldatu] Historia

Lehen akelarreak Grezia klasikoan egin zirela esaten den arren (emakumeak, biluzik eta mozkorturik, mendira igotzen ziren eta gizonetatik at festak ospatzen zituzten), identifikazio hau ez da zuzen, Dionisos jainkoaren gurtzaileak baitziren, ez sorginak.

Erdi Aroan hasten dira sorginen bilerei buruzko zurrumurruak indartzen, nahiz eta ziurrenik sendabelarren propietateak ezagutzen zituzten emakumeak izan soilik (konkretuki Belladonna delakoak paper garrantzitsua izan omen du akelarreen kondaira eta sinbologian).

1610.en urtean Logroñoko Espainiako Inkisizioaren epaitegiak prozesu luze bat hasi zen Nafarroan. Haren ondorioz 12 pertsona erre zituzten eta beste 5 "irudian", tortura saioetan hil zituztelako. Prozesu honek famatu zuen Akelarre izena.

[aldatu] Akelarre tokiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Sorgin#Sorginekin zerikusia duten lekuak

Akelarre izenekoak:

  • Akelarre eta Akelarrenlezea: Zugarramurdi zelaia eta ondoko leizea. Alboko Berroskoberro larrea ere akelarre tokia zen.
  • Akelarre: Mañariako zelaia.

Akelarre tokiak:

Toki hauek azkotan mendi tontorrak, harpeak, baso, zelaiak edota mairubaratz edo antzeko historiaurreko monumentuen kokalekuak izan ohi dira.

[aldatu] Akelarre tokiak Pirinioetako beste zenbait tokietan

Akelarre baten marrazkia, Goya

Akelarreren bezalako sinismenak Pirinio guztietan zehar zabaltzen dira, Euskal Herrian, Aragoain, Katalunian eta Okzitanian.

Artzainek transhumantziako ibilbidetan eramaten zituzten mendietatik lautadetara Akelarrearen inguruko sinesmen menditar hauek.

Ospetsuena Canigó mendian ospatzen zen, eta handik sorginek ekaitzak bidaltzen zituzten lautada aldera.

[aldatu] Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.


Tresna pertsonalak