Souris (behia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Souris (behia)
Bizitza
Jaiotza1990
Herrialdea Suitza
Heriotza2006ko irailaren 14a (15/16 urte)
Jarduerak

Souris, 1990eko urriaren[1] 15ean jaioa eta 2006ko irailaren 14an hila, Herens arrazako behien artean borrokarako erabilitako behi bikainena kontsideratzen da.

Herens behi-borroketako txapeldun kantonala izan zen 1996, 1997 eta 1998an. Chablais valaisan eskuakldean jaioa, Uvrierren ustiategi batean bizi izan zen. Claude Pachoud albaitariaren arabera, Sourisek benetako borroka-taktika erakutsi zuen behi bat izan zen, indar fisiko soilean oinarritu ordez borrokan egiteko gai zena.

Erosketa eskaintza ugariri uko egin ostean, Marie-José Jacquod jabeak, behiaren erretiroa iragarri zuen 1998ko kantonamenduko finalean hirugarren garaipena jarraian lortu zuen arratsaldean.

Souris disekatu egin zuten hil ondoren eta Siongo historia naturalaren kantonamenduko museoan dago ikusgai [2] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Souris (vache)» artikulutik itzulia izan da, 2021-09-29 data duen 186719302 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-09-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]