Star Trek: Insurrection

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:08, 22 urtarrila 2016

Star Trek: Insurrection (euskaraz Star Trek: Matxinada) 1998ko Jonathan Frakes estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da.

Filma honetan Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen jatorrizko Star Trek telesailean oinarritua dago, eta Star Trek: The Next Generation telesaileko aktoreek antzeztu zuten.

Film saileko bederatzigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984), Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994) eta Star Trek: First Contact (1996), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2375. urtea. Data (Brent Spiner) eta Espazio Armadako talde bat ezaugarri bereziko eguratsa duen planeta batean bizi den Ba'ku-tar zibilizazio hilezkor eta baketsuari zelatatzen daude. Son'a-tarrek, Federazioaren aliatuak, planeta horretako erradiazioak ditun sendatze eta gaztetze ahalmenez jabetzeko asmoa dute, honela Federazioaren Araudia hautsiz. Data, kortozirkuitu bat jasan ostean, Ba'ku-tarrak Son'a-darrengandik defendatu eta salbatzeko Federazioaren aurka matxinatuko da.

Aktoreak

Saila

Kanpo loturak