Star Trek (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:09, 22 urtarrila 2016

Star Trek 2009ko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen jatorrizko Star Trek telesailean oinarritua dago.

Film saileko bederatzigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984), Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998) eta Star Trek: Nemesis (2002), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kirk eta Spock elkar ezagutu zireneko garaian girotua dago.

Inoizko espaziontzi modernoena denaren estreineko bidaiarako dena prest dago: USS Enterprise espaziontzia. Bere eskifaiak eginbehar oso garrantzitsua du: Nero (Eric Bana) zitala nola edo hala geldiaraztea, bere mendeku gosearen ondorioz gizateriaren aurkako mehatsu larria bilakatu baita. Baina galaxiaren patua bi mundu ezberdinetan jaiotako bi arerioen eskuetan dago. Bata, James Tiberius Kirk (Chris Pine), zirrara berrien bila dabilen Iowako baserri-mutil harroputz eta kementsua, kausa on baten bila dabilen lider senako gizasemea. Bestea, Spock (Zachary Quinto), Vulkano planetan jaioa, erdi vulkaniar erdi gizakia izatearen ondorioz bi munduen arteko zubia eta aldi berean bi munduetan ezberdina izateagatik baztertua. Halere, Spock ikasle buruargia, zorrotza eta borondate handikoa da.

USS Enterprise espaziontziaren burua Christopher Pike (Bruce Greenwood) kapitaina da. Eskifaiako beste kide nabarmenak: Leonard "Bones" McCoy doktorea (Karl Urban), espaziontziko makinen arduraduna bilakatuko den Montgomery "Scotty" Scott (Simon Pegg), Uhura (Zoe Saldana) komunikazioen arduraduna, eskarmentu handiko Sulu pilotua (John Cho) edota 17 urteko Chekov gaztea (Anton Yelchin).

Aktoreak

Urban, Pine, Burk, Quinto, Abrams, Bana eta Cho aktoreak filmaren estreinaldi egunean, Sydney Opera House, 2009ko apirilaren 7a.

Saila

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Star Trek (filma) Aldatu lotura Wikidatan