Stefan Żeromski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Poloniar eleberrigilea (Strawczyn, 1864 - Varsovia, 1925). Ikasketak Kielcen eta Varsovian egin zituen. Haren lehen kontakizun laburrak 1889an argitaratu ziren. 1905etik aurrera irakaskuntza herri osoari eskaintzearen alde agertu zen, eta hori zela eta errusiar agintariek atxilotu zuten 1908an. 1909an Parisa erbesteratu zen, eta Varsovian bizi izan zen geroago. Estilo naturalista eta lirikoa erabili zuen, eta bere garaiko Poloniako gizartearen azterketa sakona egin zuen. Eragin handia izan du Poloniako literaturaren eta politikaren berpizkundea aurrera eraman duten belaunaldietan. Lan nagusiak: Sysyfowe Prace (1897), Popioly (1904; Zeromskiren maisu lana), Przedwiosnie (1925).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]