Stilton (gazta)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stilton
Blue Stilton Quarter Front.jpg
Jatorrizko herrialdea  Ingalaterra
Eskualdea Derbyshire, Leicestershire eta Nottinghamshire
Esnearen jatorria Behia
Egitura Erdi-leuna

Stilton Ingalaterrako gazta bat da. Bi barietatetan ekoizten da: oso ospetsua den blue edo urdina eta hain ezaguna ez den white edo zuria. Ingalaterran "gazten erregea" (the king of cheese) deitua da. Bi barietateak Europako Batzordearen jatorri izendapenaren bidez babestuak daude. Soilik Derbyshire, Leicestershire eta Nottinghamshiren egiten den gazta (eta arauen arabera egina) dei daiteke "Stilton".

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta urdin bat da. Behi esnez egina dago (%35,5eko koipe materia). Bere azala lizundua da. Heltze maila ezberdinetan hartzen da: xamurra, erdi-ondua eta ondua. Bere orea zuri edo laranja kolorekoa izan daiteke. Kaloriarik gehien duen gazta urdina da. Goilararekin jaten da. Xamurren kasuan, jaterakoan azala zulatzen da eta oportoa edo jereza sartu eta goilararekin jaten da. Torta del Casar eta Torta de la Serenarekin batera, aipaturiko moduan jaten den gazta gutxietako bat da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stilton (gazta) Aldatu lotura Wikidatan