Europako Batzordea
| Europar Batasuna |
| Itunak |
| Erakundeak |
| Justizia |
| Bestelakoak |
| Egoitzak |
|---|
Europako Batzordea[1] Europar Batasunaren (EB) interesak defendatu eta ordezten dituen eta politikoki independentea den erakundea da. EBren ekintza-programak, legeak eta politikak proposatzeaz arduratzen da; baita ere, Europako Legebiltzarreko eta Europar Batasuneko Kontseiluaren erabakiak betearaztea.
EBko 27 estatuek eta legebiltzarrak, Batzordea osatzen duten komisarioak aukeratzen dituzte. Egoitza nagusia, Bruselan (Belgika) dago.
Ezaugarriak [aldatu]
Herrialde kideetako interes nazional desberdinen arteko bitartekaria izaten da maiz Europako Batzordea. Europar Batasuna osatzen duten erakundeen artean legeak proposatzeko eskumena duen organo bakarra da. Hori dela eta, Europar Batasunaren garapenaren abiadura eta norabidea zehazten ditu neurri handi batean. Besteak beste, Europar Batasunak sinaturiko itunak zaintzen ditu; organo betearazlea denez, erabaki guztien ezarpena ikuskatzen du; eta Europar Batasuneko aurrekontua kudeatzen du. 1995etik aurrera, 20 batzordekidek edo komisarioek osatzen dute Batzordea; herrialde kideek izendatzen dituzte, Europako Parlamentuak onartu ondoren; asko eta asko ordezkari nazional edo europar ohiak izaten dira, baita jatorriko herrialdeetako ministro edo goi-mailako agintariak ere. Egituraren aldetik, Zuzendaritza Nagusiak izeneko 24 zuzendaritza berezitutan banatzen da Europako Batzordea. Hogei komisarioek 16.000 funtzionario inguru dituzte beren mende Batzordearen jarduera egiteko. Batzordearen Idazkaritza Nagusiak ezinbesteko garrantzia du legegintza prozedurarako, Batzordean erabakiak hartzeko erabiltzen den prozesua ikuskatu eta bestelako erakundeekiko harremanez arduratzen baita. Batzordeak ordezkaritza du Europar Batasuneko estatu kide guztietan. Era berean, ordezkaritzak ditu Europar Batasunarekin harremanak dituzten beste herrialde askotan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/2/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- Europako Batzordeko webgune ofiziala (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz)
- Europedia: Guide to European policies and legislation