Suerte (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:34, 24 urtarrila 2016

Suerte (euskaraz Zortea) 1997ko Ernesto Telleria euskal zinema zuzendariaren thriller filma bat da.

Filma hau Gasteizko Zaramaga auzoan filmatu zen, bertako Teo taberna filmako Australia metaforikoa izan zelarik.[1]

Argumentua

1990eko hamarkadako erdialdea, Gasteiz hiriko Zaramaga langile-auzoa. Toni gasteiztar gaztearen asmo bakarra bere bizitza hobetzeko dirua nola edo hala lortzea da, ondorioz Ertzaintzako Berasategi komisarioaren eskeintza onartuko du, hainbat banku lapurreta txikietan parte hartzea. Hasieran Tonik eskeintzari uko egiten dio, baina lehen lapurreta ongi atera eta ezeren beldurrik izan behar ez dagoela dirudi. Halere zortea bigarrengoz tentatzeko prest agertzen da, batez ere maila eta arrisku handiagoko proiektua baita.

Aktoreak

Erreferentziak

  1. La 'Suerte' va por barrio. Quince años después, Zaramaga -que acogió su rodaje- proyecta la cinta de Ernesto Tellería en Memoria Gunea. 2012ko irailaren 17a. Noticia de Álava.com (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak