Ertzaintza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ertzaintza
Ertzaintza
Sorrera 1982
Mota Erkidegokoa
Eremua Escudo del Pais Vasco.svg Euskadi
Egoitza Erandio
Zuzendaria José Antonio Varela[1]
Langileak 8.000
Erakunde arduraduna Herrizaingo Saila
Webgunea

Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoko bertoko polizia da, 1982. urtean sortua. Hasiera batean, Bizkaia eta Gipuzkoan mikeleteak eta Araban miñoiak ziren, geroago denak batuz. Araban miñoiak oraindik ere mantentzen dira.

Espainiako Gerra Zibilean Jose Antonio Agirrek gidatutako Jaurlaritzak, gizarteko bakea eta ordenu soziala bermatzeko eskumenak bere eginda, aurretik zeuden poliziak (mikeleteak eta miñoiak) batu egin zituen Ertzaintza deituriko taldean. Hau gaur egungo Ertzaintzaren aurrekari zuzena izan zen.

Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren agindupean dago. Halaber, Ertzaintzak Polizia Akademia bat du Arkautin.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo Ertzaintzak polizia bezala bitan bakarrik jardun du, 2010eko Haitiko lurrikaran eta Jacan ustezko etakide baten atxiloketan hain zuzen.[2] 2010eko otsailaren 3an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera Ertzaintzak Espainia eta Frantziako polizia agentziekin batera Hendaiako komisaldegian jarduten du polizia, aduana eta narkotrafiko arloetan.[3]

Ertzaintzaren autoa Bilbon

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Ertzaña Lauaxetak sorturiko bizkaieratik eratorritako euskal neologismoa da, erri ("herria, jendea") eta zañ ("goardia, zaintza"). 1960ko hamarkadan Euskara Batuaren sorrerara zela eta, izena grafia batura aldatu zen Ertzaintza izena jarriz. Hala ere, aurreko Ertzaña-rekin lotura ez galtzeko, hasierako "h" letra ez zen jarri.

Ertzain deritzo polizia gizon-emakume banakoari.[4]

[aldatu] Historia

[aldatu] Aurrekariak

[aldatu] Polizia Ikastegia

Hasiera batean, 1980ean Berrozi taldeentzako behin-behineko egoitza eraiki zen, gaur egunko Ertzaintzaren hastapena. Aurrerago behin-betiko akademia eraikitzea erabaki zen Arkautin (Araba), ondorengo promozioentzat. Orduko Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Luis María Retolaza herrizaingo sailburuak, 1982an ireki zuten oraingo egoitza. Akademiako lehenengo zuzendaria Juan Porres Azkona izan zen.

Gaur egun akademia Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren menpe dago eta bertan ertzainez gain, udaltzainak eta segurtasun bizkarzainak eratzen dira.

Ertzain izateko oinarrizko ikasketak 9 hilabeteko iraupena du, eta urte beteko oposaketak pasa ondoren egin daiteke. Oposaketak pasatzeak ez du esan nahi akademiako fasea gainditutako dagoenik. Nahiz eta garrantzia handikoa izan, euskararen ezagutza ez da nahitaezko baldintza polizian sartzeko. Hala ere, ertzainari epe bat ematzen zaio hizkuntza maila minimo bat izan dezan eta Ertzaintzaren perfiletako bat gainditzeko.

[aldatu] Istiluetan, herritarren aurka gomazko pilotak erabiltzea

Istiluen aurkako hainbat ertzain Donostiako Boulevardean. Erdiko ertzainak gomazko pilotak jaurtitzeko eskopeta du eskuetan.

Gomazko pilotak bereizketarik gabe edonor zauritzeko edo hiltzeko gai diren arma dira, eta horregatik, 2011n, Europar Batasunak Ertzaintzari eskatua zion gomazko pilotak erabiltzeari uzteko. Orduan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi zuen arma hori guztiz ordeztuko zuela 2012a bukatu baino lehen.[5] 2012ko apirilaren 9an, Athletic Club eta Schalke 04 futbol taldeek Bilbon jokatutako partidaren ondorengo ospakizunetan, Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek buruan jota larri zauritu zuen Iñigo Cabacas, eta egun batzuk geroago hil zen. Orduan, Herrizaingoko sailburu Rodolfo Aresek adierazi zuen urtea bukatzerako ertzain gehienei gomazko pilotak jaurtitzeko aukera kenduko zitzaiela, baina Brigada Mugikorreko Unitateko eta Indartze Brigadako ertzainek gomazko pilotak herritarren aurka erabiltzen jarraituko dutela, istiluetan, 2013ko urtarrilaren lehenetik aurrera ere.[6]

[aldatu] Eskalak

  • Superintendentea
  • Intendentea
  • Komisarioa
  • Komisariondokoa
  • Ofiziala
  • Ofizialondokoa
  • Agente lehena
  • Agentea

[aldatu] Antolaketa

Ertzainetxea Gasteizen
Galako uniformea

I. Ekintzetarako Zuzendaritza

I.1. Ertzaintzaren Burutza
I.2. Ertzaintzaren Burutza Laguntzailea

II. Ikuskaritza eta Administrazio Atala

II.1. Diziplina Unitatea
II.2. Administrazio Unitatea
II.3. Zerbitzu Unitatea
II.4. Agintaritza eta Kontrol Zentroaren Unitatea
II.4.1. Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren Unitatea
II.4.2. Lurraldeko Agintaritza eta Kontrol Zentroak
II.4.3. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua
II.5. Joko eta Ikuskizunen Unitatea
II.6. Segurtasun Pribatuko Unitatea

III. Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Atala

III.1. Herritarren Segurtasuna
III.1.1. Ertzaintzaren Lurralde-burutzak
III.1.1.1. Ertzain-etxeak
III.1.1.2. Miñoien, Mikeleteen eta Foralen Sekzioak
III.1.2. Brigada Mugikorraren Unitatea
III.1.3. Indartze Brigadaren Unitatea
III.2. Babeserako eta Ekintzetarako Baliabideen Arloa
III.2.1. Helikopteroen Unitatea
III.2.2. Esku hartzeko Unitatea
III.2.3. Txakurren Unitatea
III.2.4. Babes eta Segurtasuneko Unitatea
III.2.5. Eraikinen segurtasuna

IV. Trafiko Atala

IV.1. Bulego Teknikoa
IV.2. Trafikoko Lurralde Unitateak

V. Krimen Gaietako Atala

V.1. Zerbitzu Zentralen Unitatea
V.2. Krimen Gaietarako Ikerketa eta Polizia Judizialeko Unitatea
V.3. Krimen Gaietarako Guardiako Ikerketa Unitatea
V.4. Polizia Zientifikoaren Unitatea

VI. Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Atala

VI.1. Ikerketa Unitatea
VI.2. Informazio Unitatea
VI.3. Euskarri Operatibo eta Teknikoko Unitatea
VI.4. Koordinazio Unitatea
VI.5. Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea

[aldatu] Komisaldegiak

[aldatu] Araban

Arabako ertzain-etxeak
Guardia Berantevilla, Bernedo, Bilar, Eltziego, Ekora, Kripan, Bastida, Guardia, Lagran, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Urizaharra, Samaniego, Villabuena Araba eta Zanbrana.
Laudio Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio, Okondo, Urduña, Orozko eta Gaubea.
Gasteiz Dulantzi, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Kanpezu, Kuartango, Burgu, Harana, Iruña Oka, Iruraitz-Gauna, Lantaron, Legutio, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Añana, Agurain, Donemiliaga, Urkabustaiz, Gasteiz, Zalduondo, Zigoitia eta Zuia.

[aldatu] Bizkaian

Bizkaiko ertzain-etxeak
Balmaseda Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.
Basauri Basauri eta Etxebarri.
Bilbo Bilbo.
Durango Abadiño, Zornotza, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubide, Zaldibar eta Zeanuri.
Erandio Derio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio.
Galdakao Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Ugao, Zaratamo eta Zeberio.
Gernika-Lumo Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.
Getxo Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urduliz.
Muskiz Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena.
Ondarroa Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.
Sestao Barakaldo, Sestao eta Trapagaran.

[aldatu] Gipuzkoan

Gipuzkoako ertzain-etxeak
Azkoitia Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.
Beasain Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.
Bergara Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati eta Soraluze.
Donostia Donostia.
Eibar Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku.
Hernani Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona-Amasa eta Zizurkil.
Irun Hondarribia eta Irun.
Errenteria Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria.
Tolosa Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa.
Zarautz Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.
Zumarraga Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga.

[aldatu] Unitate bereziak

  • Berrozi
    • Eskolten Operazio Taldea: JAGOLEGOAK
    • Segurtasun Operazio Taldea: ZIURTASUNA
    • Esku-hartze Operazio Taldea - Berrozi Berezi Taldea: BEREZIAK
    • Lurpeko Operazio Taldea: LURPEKOA
    • Operazio Taldeen Irakaslegoa: IRAKASKUNTZA
    • Txakurren Operazio Taldea: ERTZANORA

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Patxi López destaca que, con José Antonio Varela, "por primera vez un profesional estará al frente" de la Ertzaintza
  2. eitb - Albisteak
  3. «Estatuko Aldizkari Ofiziala - Xedapen Orokorrak» (Gaztelaniaz), BOE, 2010-02-03, http://www.boe.es/boe/dias/2010/02/03/pdfs/BOE-A-2010-1657.pdf 
  4. Ezker abertzalean eta inguruko sektoreetan ohizkoa da ertzain ordez eta mespretxuz zipaio hitza erabiltzea. Terminoak gaztelaniazko cipayo du jatorri eta bi adiera ditu, Soldado indio de los siglos XVIII y XIX al servicio de Francia, Portugal y Gran Bretaña eta mespretxuz Secuaz a sueldo. gaztelaniazko hitza, berriz, portugesazko sipay eta perserazko sepahi hiztetatik dator.
  5. Iker RIOJA ANDUEZA: «La Comisión Europea prohíbe a la Ertzaintza el uso de pelotas de goma», El Mundo, 2011-06-05.
  6. (Gaztelaniaz) Luis LÓPEZ: «Sólo los cuerpos de élite de la Ertzaintza podrán usar pelotas de goma desde 2013», El Correo, 2012-04-12.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ertzaintza
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak