Sukarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arroka kristalak

Sukarria edo silexa formarik gabekoa edo kriptokristalinoa den kuartzoak (SiO4) osatutako arroka sedimentario bat da. Beltz kolorekoa bezala dago, edo baita urdin ilunaren tonu ezberdinetan, gris edo nabar kolorekoa ere, azalera freskoetan beira itxura duena. Kuartzoaren familiako minerala den heinean, 7.0ko gogortasuna du Mohs eskalan. Behar den adina indarrez joz gero, oso bereizgarria den azalera bat eratuz apurtzen da, ez erregularra, ondulatua, erpin zorrotz askorekin. Praktika eta trebetasunarekin, labanak bezain zorrotzak diren lamina luzangak lor daitezke.

Oro har, kareharriarekin batera egoten da, ur sakonetan metaturiko kaltzio karbonatoz osaturiko arroka sedimentarioa. Ohi, nodulu gisa agertzen da kareharri estratuen artean

Historiaurreko gizakiak, sukarria, obsidianarekin batera, hau ere formarik gabeko kaltziozko beste mineral bat, arroka igneoa erreminta sastakatzaile-moztaileen eskulangintzarako, eskuzko aizkora eta gezi eta lantza puntentzako.

Sukarriak, bere izenak dioen bezala, beste arroka edo metal batzuekin kolpatuz gero, txinpartak sortzen dituenez, sutzarrak pizteko ere erabili izan zen. Beranduago, bolboraren su piztea hasteko erabili zen, lehen su armetan. Erabilpen hau, egundaino segitzen du, pizgailuetan txinparta eragiteko erabiltzea oso arrunta izaki.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sukarri Aldatu lotura Wikidatan