Sumiciu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Asturiar mitologiako pertsonaia. Ez da Trasgu bezain ezaguna, baina hau bezala Sumiciu ere etxeko iratxoa da. Oso txikia da edota ikusezina. Gauzak falta direnean Asturiasen honela esan ohi dute: “llevolo el Sumiciu” edo “páez obra del Sumiciu”. Baina Sumicioren ekintzak ez dira horiek bakarrik. Trasgu baino zitalagoa da. Pertsonak pixkanaka desagertaraz ditzake, haurrak bereziki. Hala ere, Sumiciu gehiago ez jasateko eta galdutako gauzak itzultzeko modua erraza dago: San Antoniori otoitz egin behar zaio baina akatsik gabe esan behar da otoitza, bestela galdutako gauzak sekulan ez dira itzuliko.


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]