Iratxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iratxo
Iratxo baten marrazkia
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Izaki Mitologikoa
Mitologia Euskal mitologia
Lekua Euskal Herria

Iratxoak euskal mitologiako pertsonaiak dira. Bere Ira aurrizkia euskarazko Iratzetik omen dator eta txikitasuna adierazten duen txo atzikiaz osatzen da.

Euskal sinesmen zahar baten arabera, iratxoak San Joan Gauean iratzeek edo garoek emandako hazitik sortzen omen dira. Gauza jakina da iratzeek ez dutela hazirik ematen, baina sinesmen honen arabera gau majiko hartan ordea bai.

Neurri txikiko izaki mitologikoa da. Pertsonaia hau Euskal Herria osoan hedaturik dago, bai Iparralde nahiz Hegoaldean.

Manuel Larramendiren hiztegian, naspetxo iratxoaren sinonimotzat azaltzen da.

Gaur egun gizonezkoen izen bezala ere erabiltzan da, nahiz eta ez oso izen hedatua izan. Iratxe emakumezko izenarekin nahasten dute, halere bi izenek ez dute batere zerikusirik, Iratxe izena Nafarroako Iratxeko Monasterioan baitu bere jatorria eta Iratxok berriz pertsonaia mitologikoan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]