Taberna ibiltaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taberna ibiltaria
Datuak
JatorriaBizkaia, Euskal Herria
Musika motaFolk
InstrumentuakGizonezkoen ahotsak, txirula, txistua, alboka, dultzaina, gitarrak, biolinak, jenbea (afrikako tanborra)...
Urteak2001 -
Taldekideak

20 bat taldekidek osatzen dute Taberna ibiltaria

tabernaibiltaria.es.tl

Taberna ibiltaria jardunean dabilen euskarazko folk musika talde bat da, 2001n sortua eta, Euskal Herrian zehar ibili da eta atzerrian ere jotzen ibili den taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei pertsonaz osatutako taldea da, denak bizkaitarrak. Maila profesionala eskaintzen duen musika taldea da, baina partaide gehienek musikatik kanpoko ofizioetatik bizi dira. Beti ere euskarazko abestiak aurkezten dituzte jendaurrean, baina euren helburua ez da kontzertua eskaintzea izaten, besterik gabe, euren helburua publikoa abesten eta dantzatzen partea hartzea izaten da. 2001tik herririk herri ibili da jendea euskaraz kantatzen ipintzen, "ez doguz kantaldiak eskaintzen. Egiten doguna herriko jendea kantatzen imintea da, guk zuzendu eta lagunduta". Taldeko partaideen ahotsez gain, hainbat musika tresna jotzen dituzte: akordeoia, txirula, biolina, jenbea (afrikako tanborra) edo gitarra batzuk.

Taldearen helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Musika eta kantak gure kulturaren aberastasun garrantzitsuak izan dira. Betidanik egon da lagunekaz kaleetatik abesteko ohitura baina apurke-apurke gitxiagora doala esango geunke. Uste genduan ohitura polit hori ezin zala galdu.

Euskeraz kantatzea euskera egiteko modu dibertigarri bat da, zalantza barik.
[...] jendeen artean jotzen eta kantatzen primeran pasatzen dogu. Guzti honegatik pentsa genduan zeregiteko handia egoala eta bide horretan dihardugu.
Beraz, Euskal Herriko abestiak kalean eta tabernetan kantatzeko ohitura zaharra berpiztea eta, aldi berean, euskara indartzea dira gure helburu nagusiak, baita bide batez jendeak ordu batzuez antzinako kantak abesten eta gogoratzen gozatea.
Dirue irabaztea ez dago gure helburuaren artean, eta taldeko kide bakoitzak bere ogibidea honetatik aparte dauka. Alderantziz, orain arte gure afizio hau hainbat diru kosta jaku baina holan eta guzti ere merkea da guretzat, emoten dauskun satisfazioa kontutan hartuta. [...]

»

—Taberna ibiltaria[1]

Talderen ohiko estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Hortaz, edozein herrira goazenean, musika jotzen eta kantatzen hasi baino lehen jendearen artean liburutxu batzuk banatzen doguz abestien letrakaz. Liburutxu horrek gehienetan guk geuk egin eta ordaintzen doguz gure kontura, eta gainera ez doguz gero berreskuratzen, jendearentzako itxiz. Beraz, jendeari emon emoten dautsoguz, eta esan beharra dago jendeak oparia eskertzen dauala beti. Liburu banaketa honen ostean musika jotzen eta kantatzen hasten gara, eta jende guztia, zahar eta gaztea, geugaz kantatzen hasten da gure musika eta emandako liburutxuak lagunduta. »

—Taberna ibiltaria[1]


Herrikoi bihurtu diren abestien bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Taberna Ibiltaria - Sarrera» tabernaibiltaria.es.tl (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]