Txirula

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Txirula
Deskribapena
MotaHaize instrumentu eta Zurezko haize instrumentu
Hornbostel-Sachs sailkapena421
Hedadura
Jotzaileaflautist (en) Itzuli

Txirulak edo flautak aire-laster fina ertz baterantz zuzenduta, hodi edo ontzi baten barruko aire-gorputza dardaraztean hotsa ematen duten haize-instrumentuak dira.

Txirulak sailkatzeko irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halako soinu-tresnak sailkatzeko irizpide organologikoak ugari dira: ertza hodi edo ontzian egindako koska hutsa den ala zeharka ebakitako ertz zorrotz edo alaka den; aire-lasterra bideratzeko tutu berezia duen ala ezpainekin bideratzen den; tutu hori dutenetan tresnaren baitan dagoen ala honetatik kanpo; aire gorputza hodi batean dutenetan, hodi horren beste muturra irekia ala itxia dagoen; hodi hori aho-ezpainekiko zuzen hartzen den (zuzenak), zut ala zeharka (zeharkakoak) ala angelu zorrotzean (erdi zeharkakoak edo txirula zeiharrak); tonu ezberdinak emateko hodi edo ontzian zuloak dituzten ala ez; eta zuloak dituztenen artean, kopuruaren arabera, zenbat hatz edo esku behar diren horiek estaltzeko.

Txirulak motak herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldagai horiek guztiak eta Euskal Herrian ezagutzen diren flautek dituzten ezaugarriak kontutan izanda, sail hauek bereiz daitezke:

  1. Esku bateko ahokodun txirula zuzenak: txistua eta xirula, esaterako.
  2. Bi eskuko ahokodun txirula zuzenak
  3. Zeharkako txirulak
  4. Erdi zeharkako txirula edo flauta zeiharrak
  5. Okarinak
  6. Panen txirulak
  7. Organo eramangarriak
  8. Txirula motako hots jostailuak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]