Taira klana

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:04, 26 apirila 2015
Taira familiaren Kamon tximeleta, japonieraz Ageha-cho (揚羽蝶) deitua.

Taira klana, Heike ere deitua, XI-XII. mendeetan Minamoto klanaren aurkako gerretan jardun zuen japoniar familia feudala izan zen.

Bi ahaide nagusien arteko borroka horiek berealdiko garrantzia izan zuten Japonia osoan, XII. mendean, batez ere, eta gerra lazgarri haren oroitzapenak indartu zuen XIII. mendetik aurrera shogunen aginpidea. Taira Kiyomori izan zen familia horretako buruzagi nagusia. 1185. urtean erabat menderatu zuen Minamoto familiaren gudarosteak Tairarena Dannurako Guduan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taira klana Aldatu lotura Wikidatan