Tanaya Mechelle Atkinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanaya Mechelle Atkinson

Bizitza
JaiotzaNew Haven (Connecticut)1996ko urtarrilaren 28a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 

Tanaya Mechelle Atkinson, ezagunagoa Nay ezizenez (New Haven, Connecticut, AEB, 1996ko urtarrilaren 28a) estatubatuar saskibaloiko jokalari profesionala da, AEBetakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanaya Atkinsonek saskibaloian jokatzen du, Alero. Nay deitzen diote.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe-mailetatik hasi zen saskibaloian jolasten, baita futbolean ere, baina lehen kirola, saskibaloia, aukeratu zuen, gehiago nabarmentzen zelako, bere institutua mapan jarri zuelarik.[2] Templeko Unibertsitatean ikasi zuen, NCAAn jokatuz ikasketak egin bitartean. Urteko 5 jokalari onenen artean nabarmendu zen. Puntuazioetan eta erreboteetan buru izan zen. Garai guztietako bigarren lekuan amaitu zituen ikasketak. Ondoren, profesional gisa jokatzeko fitxatu zuen, Australian, 2018an, Gladstone Power taldearen gidaritzapean, eta alderdi guztietan nabarmendu zen, bereziki puntuazioan eta erreboteetan.[2]

LF2ra iritsi zen, Aitzinatuen Hiriarekin, denboraldi batez.[3] 2018ko udan, WNBAko taldeak Washington Mystics-en jokatu zuen aurredenboraldia, Connecticut Sun taldearekin, eta, ondoren, LFra pasatu zen Clarinos taldearekin, eta han ere bi denboraldietan nabarmendu zen.[4] 2019/2020an denboraldiko Ala-Pivot onena izan zen. Ligetako zenbait jardunaldi ere MVP izatea lortu zuen.[5]

2021/2022 denboraldirako, Gasteizko Araski AES taldeak fitxatu zuen, eta puntuazioan eta erreboteetan ere nabarmendu zen.[6][7][8]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017ra arte: Connecticut.
  • -2017: NCAA -Templeko Unibertsitatea.
  • 2018: Gladstone Power. Australia.
  • 2018/2019: Aitzinatuen Hiria. Tenerifekoa. LF2
  • 2018: Washington Mystics - Connecticut Sun.
  • 2019/2021: Clarinos Tenerife. LF
  • 2021-2022; Araski AES, Gasteiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ENTREVISTAMOS A... TANAYA ATKINSON» Araski AES Baloncesto Femenino 2021-12-03.
  2. a b Trujillo, Carlos Rodriguez. (2019-10-10). «Descubriendo a Tanaya Atkinson» Piratasdelbasket.
  3. Zona2-3-213060995903. (2018-08-28). «Tanaya Atkinson, poderío interior para el Ciudad de los Adelantados» Zonadostres - Información de baloncesto femenino. Liga Femenina, LF2, FIBA....
  4. Tanaya Atkinson ficha por Connecticut Sun - Basketmanía. .
  5. Tanaya ATKINSON, la MVP del CB Clarinos Ciudad de La Laguna - Basketmanía. .
  6. Zona2-3-213060995903. (2021-06-08). «Tanaya Atkinson, explosividad para Kutxabank Araski» Zonadostres - Información de baloncesto femenino. Liga Femenina, LF2, FIBA....
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-01-31). «Tanaya Atkinson, tercera jugadora de Araski que consigue ser MVP esta temporada» naiz:.
  8. «J.19: Tanaya Atkinson, la MVP que protagoniza el gran fin de semana de Euskadi» FEB.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]