Tang Taizong

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Tang Taizong Txinatar enperadorea 626-649 urteetan, Tang dinastiaren (618-907) sortzailea (Txina, 600 - 649).

Li Shih-min zuen benetako izena. Konkista batzuk egin zituen erdialdeko Asian, ekialdeko turkiarrak menderatu zituen eta bere mende ezarri zituen Turfango eta Tarimgo printzeak. Tibeteko lurrak ere konkistatu zituen. Administrazioa berritu zuen, hiri zaharrak berreraiki zituen eta bultzada handia eman zion merkataritzari, zetaren bidea berriro zabaldu zuelako. Budismoaren aldeko neurriak hartu zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tang Taizong Aldatu lotura Wikidatan