Tang dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tang dinastia

618 – 907
Monarkia
Ereserkia
Tang Dynasty circa 700 CE.png
Tang dinastiaren lurrak 700 inguruan
Hiriburua Chang'an (618–904)
Luoyang (904–907)
Hizkuntza(k) Txinera
Erlijioa Budismoa (Txinatar zein Tibetarra), Taoismoa, Konfuzianismoa, Txinatar erlijioa
Eremua 715ean 5.400.000
Biztanleria IX. mendean 80.000.000
Aurrekoa
Flag of None.svg Sui dinastia
Ondorengoa
Bost dinastiak Flag of None.svg


Tang dinastiak 618tik 907ra nahiko era ordenatuan agindu zuen Txina osoan.

618an Li Yuanek boterea hartu zuen Gaozu enperadore moduan, Tang dinastia ezarriz. 624an bere semeetako batek bere bi anaiak erail zituen Xuawuren atean, Chang'anen eta aitaren abdikazioa behartu ondoren bigarren Tang enperadore bilakatu zen, Taizong.

Aitaren eta semearen konkubina izan zen emakume batek botere handia hartu eta Zhongzong bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren Wu enperatriz izendatu zuten, Txinako historian egon den goi agintari emakumezko bakarra. Emakume hau Zhou dinastiako kidea zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere 705ean Zhongzongek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Honek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Xuanzong enperadoreak lortu zuen boterea, Tang dinastiakoa.

Arazo guzti hauek kontutan izanda ere Txinako historiako garairik oparoena izan zen. Xinjiang probintzia erreinuan batu zen eta honek Txinaren tamaina Qing dinastian egongo zen tamainara heldu arte inoiz egon zen handiena izan zen.

755an An Lushaneko matxinadak estatuaren boterea izugarri murriztu zuen. Bere eragina mendetan nabaritu zen eta uigur eta tibetar herriei kontsezioak eman behar izan zizkieten, Txinaren errekurtsoak gutxiagotuz.

X. mendean desagertu zen dinastia. 904an Zhu Wenek Chang'an konkistatu zuen eta 907an azken Tang enperadorea erail, Liang dinastia aldarrikatuz.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chang-an izan zen halaber Tan dinastiaren hiriburua. Garai hartan hiri handia bihurtu zen Chang-an ; hala adibidez plano erregularra eratzen zuten kale zuzenak zituen. Enperadorearen jauregia eta administrazioko bulegoak iparraldean zeuden. Hirian tenplu budistez gainera beste erlijio batzuetako eraikuntzak ere baziren, meskitak eta mazdeismoaren jarraitzaileen tenpluak, adibidez.

Eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tang dinastiako eskulturan eragin handia izan zuen Indiako Gupta dinastiako arte moldeak. Nolanahi ere, aurreko aldietan bezala, Txinako artisten obrek ezaugarri bereziak zituzten. Eskulturak aurreko aldian ezaugarri izan zuen zurruntasuna eta simetria galdu zuen, eta, aitzitik, adierazkortasuna eta naturaltasuna irabazi zuen. Haitzuloetako tenpluetan buden eskultura asko egin zen ; arropen azpian gorputzaren forma antzematen zitzaien orain eskulturei, eta arropen izurrek, aurreko eskulturen simetria zurrunik gabe, uhin modukoak egiten zituzten. Orduko buden eskultura gehienak Lung-men, T'ien-lung-shan eta Tung-huaneko haitzuloetako tenpluetan daude. Garai horretako obra adierazgarriena Lung-meneko Fen-shien-sy haitzulo tenpluko bederatzi estatua erraldoiak dira, 672-675 bitartean eginak, eta bederatzi horietatik ikusgarriena irairocana budarena da, 13 metro altu.

Haitzulo tenpluetakoez gainera, beste zenbait lan ere gorde dira, Tang dinastiaren garaian eskulturak lortu zuen bikaintasunaren lekuko. Harrizko eskultura bat, Bodhisattua, 706. urtekoa (Pennsylvaniako Unibertsitateko museoa) eta brontze urreztatuzko buda bat (New Yorkeko Metropolitan Museum) dira aipagarrienak.

Pintura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tang dinastiako errege familiako kideen eta funtzionario nagusien hogeita hamar bat hilobietako horma irudi asko gorde dira. Horma irudiok balio artistiko handikoak izateaz gainera, garrantzi handiko dokumentu historikoa dira, Chang-an hiriko gorteko bizitza erakusten baitute. Hilobi pintura horietan, bestalde, aldaketa bat gertatu zen, berrikuntza bat. Hilobiak zeuden gelako sabai gangaduna zeruaren irudiekin apaintzeko ohitura zegoen Han aroaz geroztik. Hormetako goiko ertza eta zenbait sabai friso loredunez eta txoriz beteriko hodei itxurako bolutez apaintzen ziren. Baina pareta gehienak irudi naturalistez margotzen ziren, nobleen jarduera eta hilaren etxeko eguneroko bizitza azaltzeko . Horma pintura horiek hilobiaren egituran maisutasunez tartekatzea eta egokitzea izan zen berrikuntza. Han dinastiako hilobietan ere irudikatu ziren goardiak, funtzionarioak, lantegiak eta eraikuntzak, baina haietan ez bezala Tang dinastiako hilobietan osotasunaren konposizioaren mendean jarri ziren irudiok. Jauregien kanpoaldeko irudiak dira batzuk, eta barrukoak beste batzuk ; arkitektura egiturak antzeratzeko zirrimarra jarraituek eta pertsonak tamaina naturaleko irudikatzeko moduak areago nabarmentzen zuten jauregi barrenaren ideia. 745. urte inguruan gai berri bat azaldu zen lehenengo aldiz pinturotan : gizonak edo emakumeak, bakoitza zuhaitz baten aurrean jarrita, marra lodiz mugaturiko tauletan margotuak, bionbo baten atalak bailiran. Bestalde, izugarri ugaldu ziren lore eta txori irudiak, eta dekorazioaren funtsezko gai bilakatu ziren.

Txinako horma pintura lehortutako estuko geruza baten gainean egiten zen. Aurrez buztinezko geruzak zabaltzen ziren horman, buztina lastoarekin nahastuta lehenbizi eta kalamuarekin nahastuta gero. Horien gainean karezko geruza bat zabaltzen zen, eta berniz zurgatzaile bat, gero, gainean tintaz eta pigmentu mineralez marrazten uzten zuena. Margolariak irudi barrenaren zirriborroa egiten zuen lehenbizi, eta kolore leunak banatzen zituen. Gero, tintaz berregiten zituen hazpegiak eta jantzien tolesak . Pintura lana oso geruza mehea eta hauskorra zen, eta estukoak hormari atxikitzen zion neurrian irauten zuen osorik.

Pigmentu mineralek, argiaren babes, beren freskotasun guztia gorde dute.

Paper edo seda gaineko paisaje pinturetan, Wang Wei poeta eta margolariak (699- 759) txuri-beltzeko teknika monokromoa asmatu eta txinatar pintura irauli zuen.

Kaligrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tang dinastiaren lehenengo aldian sortu ziren kaligrafiako hiru maisu nagusiak : Ou Yang-hsiin (557-641), Yii Shih-nan (558- 638) eta Ch'u chu-liang (596-658). Maisu handi horiek ezin gehiagoraino hobetu zuten kai idazkera, pintzelkada soilduz eta lerro bakoitzeko elementu soberak baztertuz.

Tang aroaren erdialdean Chang-Hsii kaligrafiagilea nabarmendu zen, tsao edo etzaneko idazkeran bereziki.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tang dinastia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]