Tar-Telperiën

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Telperiën, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Tar-Surionen lehen alaba eta Isilmoren arreba. Eguzkiaren Bigarren Aroko 1320an jaio zen, Numenor uhartean.

Bere aitak, zetrua eman zion 1556an, Numenorreko bigarren erregina erregeordea eta orotara hamargarrena bihurtuz. Urte asko bizi izan zen, eta ez zuen ezkontzerik nahi izan, eta, beraz, hil zenean, 1731n gertatu zena, zetrua, bere iloba Tar-Minastirrentzat izan zen.

Bere erregealdian, Sauronek, Eregioneko elfoak engainatu zituen botere eraztunak egin zitzaten, berak, sekretupean, gainontzeko guztiak kontrolatuko zituen eraztun bakarra egiten zuen bitartean. Minastir printzeak, flota handi bat bidali zuen Lindonera Gil-galad elfoari laguntzeko.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numenorreko erregeek, euren quenya hizkuntzako tituluak, sorreratik hartu zituzten, handik denbora batetara, Numenorreko hogeigarren erregea izan zen Ar-Adûnakhôrrek, erresuman hizkuntza elfikoak debekatu zituen arte. Berak, bere titulua, Numenorreko hizkuntza zen adunaikoz hartu zuen. Telperiën, modu ezberdinetara itzul daiteke, osatzen duten hitzen esanahiaren arabera.

  • Telpe, telerinezko hitza, telep hitzetik datorrena eta "zilarra" esan nahi duena.
  • R sartzea, Telpienen ordez, ezin da interpretatu.
  • -ien: femeninozko atzizkia.

Izenak, beraz, "zilarrezkoa" esan nahiko luke.


Aurrekoa
Tar-Surion
Numenorreko erregina
Eguzkiaren Bigarren Aroko 1556-1731
Ondorengoa
Tar-Minastir