Telepatia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Telepatia (grezieratik τηλε tele, ‘urrun dagoena’ eta πάθεια patheia, ‘sentimentua’) burmuin batetik beste batera pentsamenduak edo sentimenduak eramateari deritzo, beti ere normalki erabiltzen diren bost zentzuak erabili gabe. Pertzepzio estrasentsoriala dela esaten da eta hainbat gertakari paranormalekin lotzen da.

Telepatiaren inguruko esperimentuak egin badira ere gaur egun zientzialari-komunitateak ez du ontzat hartzen. Informazioa elkartrukatzeko behar den energia handiegia da gure burmuinak sortzen dituen magnitudeekin alderatuta. Fikzio eta zientzia-fikzioan ohikoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]