Teletubbiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teletubbiak[1] (jatorrizko izenburua, ingelesez: Teletubbies) BBC britainiar telebista katearen emankizun bat da, haurtxoentzako eta eskolaurreko haurrentzako edukiak dituena, 1997tik 2001 arte Ragdoll Productions konpainiak ekoitzia. Sortzaileak bi izan ziren: Anne Wood (Ragdoll konpainiako Sorkuntzako zuzendaria) Andrew Davenport (serieko 365 episodioak idatzi zituena). Narratzailea Tim Whitnall zen, eta emankizunak laster lortu zuen arrakasta merkatuan eta kritikarien artean, hala Britainia Handian nola atzerrian. Euskaraz eman ditu EITBk.

Teletubbiek panpina handien itxura dute: biribilak, belarri handikoak, eta buru gainean hainbat forma geometrikozko antenaz hornituak. Teletubbi bakoitzak bere kolorea du, eta gorputz osoa du kolore bakarrekoa, aurpegia eta sabeleko laukitxo bat izan ezik. Teletubbi guztiek antzeko aurpegia dute: haur aurpegia, begi handiak, eta, sudurraren ordez, katuen itxurako muturra. Beraz, teletubbi bat besteetatik bereizten duten ezaugarriak kolorea, antenaren itxura eta tamaina dira. Tinky Winky (morea), Dipsy (berdea), Laa-Laa (horia) eta Po (gorria) dira teletubbi ezagunenak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teletubbiak Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b «Teletubbies», Betizu telebista saioaren web atala, EiTB.com webgunea.