Terra Sancta Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terra Sancta Museoa
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Arkitektura
Deskribapena
Museoaren logotipoa
Jerusalemgo Terra Sancta Museoko patioa

Terra Sancta museoa Jerusalemgo Hiri Zaharrean dagoen Eliza Katoliko Lurralde Santuko jagoleak[oh 1] elkargoak zuzendutako museoa da.[1][2] 1902an ireki zen lehen aldiz, eta, gero, berriro ireki zen 2016ko martxoan. Museoak tresna, objektu eta egitura zaharrak erakusten ditu; Jesusen garaiko arrantza-gakoak, tiranteak, lantzak, zisternak, haziak, iltzeak, ispilua, makillaje-espatulen jokoak, baxera, lan-tresnak, txanponak, txanponak galdatzeko moldeak, dadoen zeramikazko piezak, harrizko hezurtegiak eta hilobiak .[3][4][5][6][7]

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terra Sancta Museoa bi komentu katolikoren artean banatuta egon da: bildumen zati bat Flagelazioaren Eliza dagoen esparruan dago, Bide Doloretsuan (latinez, Via Dolorosa), non tradizio kristauren arabera, soldadu erromatarrek Jesus zehatu zuten; eta beste zatia Jesus Salbatzailearen monasterioan.[8]

Gaur egun, museoaren proiektuak hiru atal ditu: multimedia saila eta arkeologikoa Flagelazioaren komentuan daude, Bide Doloretsuan, eta zati batean irekita daude bisitariei. San Salvador komentuaren barruan sortuko den atal historikoaren inaugurazioa 2025erako (2026) aurreikusi da, eta Europako Errege Gorteek mendeetan zehar egindako dohaintza ugariak erakutsiko ditu[9].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israel, Libano, Zipre, lurralde palestinarrak, Egipto eta Jordania osoan XX. mendean Frantziskotarren Ordenaren bidez egindako aurkikuntza arkeologikoen eta indusketen emaitza da museoa. Indusketa horiek dozenaka mila artefaktu azaleratu zituzten, eta Studium Biblicum Franciscanum-ek biltegiratu zituen, museora eraman ziren arte.[10][11][12]

Aretoak eta Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lurralde Santuko jagoleak edo kustodia, frantziskotarren eliz-probintzia bat da, Palestinako hainbat diozesi elkartzen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Amanda Borschel-Dan. «Travel back in time at this secret cool oasis in Jerusalem’s Old City» www.timesofisrael.com.
  2. (Ingelesez) «The First Jesus Museum in Israel Is Resurrected on Via Dolorosa» Haaretz.
  3. (Ingelesez) «'A Vision of Peace': Century-Old Jerusalem Museum Reveals Daily Life in Jesus' Time» CBN News 2018-08-07.
  4. (Ingelesez) «Jerusalem’s Terra Sancta Museum Unearths Christian History» NCR.
  5. (Ingelesez) 'This is your heritage': Jerusalem museum works to engage diverse groups | Angelus News. 2021-09-02.
  6. (Ingelesez) Bishara, Hakim. (2018-10-11). «The Stakes Are High for a Museum in the Holy Land» Hyperallergic.
  7. (Ingelesez) Zion, Ilan Ben. «Franciscan museum in Jerusalem shows life in Jesus' time» phys.org.
  8. (Ingelesez) «Jesus' Way of the Cross comes alive at Jerusalem’s Terra Sancta Museum» Aleteia — Catholic Spirituality, Lifestyle, World News, and Culture 2017-08-23.
  9. (Italieraz) «Terra Sancta Museum» www.terrasanctamuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  10. (Ingelesez) Stub, Sara Toth. «A 2,000-year-old biblical treasure» www.bbc.com.
  11. (Ingelesez) Line, The Media. (2018-12-08). «New Jerusalem museum looks at origins of Christianity» Ynetnews.
  12. (Ingelesez) Ap. (2018-07-07). «A museum in Jerusalem shows life in Jesus’ time» The Hindu ISSN 0971-751X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]