Tesserae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dado jokalariak Ponpeiako fresko batean

Tesserae edo Cubi Antzinako Erromako joko bat izan zen. Gaur egungo dadoen jokoa izango litzateke[1]. Erromatarrek jolasten zuten joko ezagunetariko bat zen helduen artean. Dadoak kubo txiki batzuk ziren eta kuboko alde bakoitzean 1etik 6rako zenbaki bat zegoen.

Tessera (pluralean tessere), dadoa zen[2], nahiz eta latinez, beste objektu batzuk izendatzeko erabiltzen zen hitza zen, besteak beste, mosaiko bateko pieza txiki bakoitzak tessera ere bazen.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolasteko 2 dado behar dira, Erromatarrek 2 dado erabiltzen zituzten. Katilu bat ere behar da dadoak barruan sartzeko eta dadoak katilutik botatzeko, 4 fitxa ere behar dira. Greziarrak ere jolasten ziren baina 2 dado erabili beharrean 3 erabiltzen zituzten.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dadoak bota behar dira eta zenbakirik handiena ateratzen duenak irabazten du.

Zenbakirik handiena ateratzen duenak fitxa bat mugitu behar du, horrela azkeneko kasilara iritsi arte.

Joko honetan tranpa asko egiten ziren. Joko hau leku askotan jolasten zen, adibidez, tabernetan, etxeetan, kanpamentu militarretan...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tesserae (juego de dados romano) - Ab Urbe Condita. 2020-06-01 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  2. (Ingelesez) Jasiński, Jakub. Dice in ancient Roman world « IMPERIUM ROMANUM. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]