Thai Airways International

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thai Airways International

Thai Airways International, Asian, Thailandiako konpainia nagusienetakoa da eta konexio-gunea Bangkoken, hiriburu thailandiarrean, du. 1960an eraiki zuten eta lehenengo hegaldia maiatzaren 1ean egin zuen. Bangkoketik abiatzen ziren Asiako bederatzi helmugako herrialdetara zituzten hegaldiak. Lehenengo kontinentearteko zerbitzuak Australiara eskaini zituzten 1971n, eta ondoren Europara hurrengo urtean. Ipar Ameriketarako zerbitzuak 1980an hasi ziren.

1997ko maiatzaren 14an Thai Airwaysek Lufthansa, Air Canada, Scandinavian Airlines System eta United Airlinesekin batera, munduko lehenengo aire-linea aliantza, Star Alliance, fundatu zuten. Gaur egun, Star Alliance taldearen parte da eta Asiako aire-linea handiena eta erabiltzaileen artean gogokoena da. Europako konexio-gunea Frankfurteko aireportuan du eta jabea Lufthansa aire-linea alemaniarra da.

2000. urtean zehar Chengdu, Busan, Chennai, Xiamen, Milan, Mosku, Islamabad, Hyderabad, Johannesburgo eta Oslora zabaldu zituen bere zerbitzuak.

2006an, Thai Airwaysek bere operazio gunea Suvarnabhumi aireportu berrira eraman zuen.

2010ean, 50. urteurrenarekin, aire-linearen etorkizunerako plan berria moldatu zuten orduko zerbitzuak hobetu eta hegazkinen flota berritzeko.

Konpainiak hegaldi komertzialetan bioerregaiak erabiltzen lehenengoa izatea espero du Asian. Ekimena 2011ko abenduan probako hegaldi batzuekin Corporate Social Responsibility programaren barnean hasi zuten. Ahalegin honekin, eskualdeko bidaietako karbono dioxidoaren isuria gutxitzea lortu nahi du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thai Airways International Aldatu lotura Wikidatan