Karbono dioxido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karbono dioxido
Identifikadoreak
CAS zenbakia 124-38-9 YesY
PubChem 280
ChemSpider 274 YesY
UNII 142M471B3J YesY
EC zenbakia 204-696-9
UN zenbakia 1013
KEGG D00004 YesY
MeSH Carbon+dioxide
ChEBI CHEBI:16526 YesY
ChEMBL CHEMBL1231871
RTECS zbka. FF6400000
ATC kodea V03AN02
Beilstein Erreferentzia 1900390
Gmelin Erreferentzia 989
3DMet B01131
Propietateak
Formula molekularra CO2
Masa molarra 44.01 g mol−1
Itxura Koloregabeko gasa
Usaina Usaingabe
Dentsitatea 1562 kg/m3 (solido: 1 atm eta −78.5 °C)
770 kg/m3 (likido: 56 atm eta 20 °C)
1.977 kg/m3 (gas: 1 atm eta 0 °C)
Fusio puntua

-78 °C, 194.7 K, -109 °F (subl.)

Irakite-puntua

-57 °C, 216.6 K, -70 °F (5.185 bar-tan)

Disolbagarritasuna uretan 1.45 g/L at 25 °C, 100 kPa
Azidotasuna (pKa) 6.35, 10.33
Errefrakzio indizea (nD) 1.1120
Biskositatea 0.07 cP −78.5 °C-tan
Dipolo momentua zero
Egitura
Geometria molekularra Lerrokatua
Termokimika
Formazio entalpia
estandarra
ΔfHo298
−393.5 kJ·mol−1
Entropia molar
Estandar
So298
214 J·mol−1·K−1
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
0
Harremana duten konposatuak
Beste anioi batzuk Karbono disulfuro
Karbono diselenuro
Beste katioiak Silize dioxido
Germanio dioxido
Tin dioxido
Berun dioxido
Harremana duten Karbonoaren oxidoak Karbono monoxido
Karbono suboxida
Dikarbono monoxido
Karbono trioxido
Harremana duten konposatuak Azido karboniko
Karbonil sulfuro
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Karbono dioxidoa, anhidrido karbonikoa edo karbono (IV) oxidoa, gas bat da, oxigeno bi molekulek eta karbono molekula batek osatzen dutena. Bere formulazio kimikoa CO2 da.

Lewis egituraren arabera, O=C=O da bere irudikapena. Molekula lineala da, eta ez polarra, lotura polarrak izan arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean, Joseph Black kimiko eskoziarrak "aire egonkorra" deituriko gas bat aurkitu zuen, tuparri eta kareharrien desegituraketa kimikotik sortua.

Horren ondoren, Antoine Lavoisier kimikariak, kimika modernoaren oinarriak ezarri zituenak, erregaien inguruko esperimentu bat egiterakoan, "aire egonkorraren" ezaugarri berberak zituen gas bat identifikatu zuen, eta aurkitutako hau karbono dioxido izendatu zuen.

Berotegi efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Berotegi efektua

Karbono dioxidoa berotegi efektua sortzen duen gasetako bat da, eta Lurrak tenperatura jakin eta bizigarri batean mantentzea laguntzen du, neurri batean bada, beti ere. Karbono dioxido barik, Lurra izotz bloke handi bat litzateke. Bestalde, karbono dioxido larregik areagotu egiten du berotegi efektua. Horren ondorioz, planetak beroketa orokor bat jasan dezake.

Azken urteotan karbono dioxidoaren kopurua asko handitu da atmosferan, eta honek lurraren beroketa handitzen du neurri handi batean.

Ingeniaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Suan aurki daitekeen oxigenoa ezabatzeko erabilia izan ohi da.
  • Elikadura industrian, edari karbonatuan erabiltzen da, eferbeszentzia emateko.
  • Izoztean ere erabilgarria da, izozte-makinetako likidoetan.
  • Argi koherentea sortzeko material erabilgarria da ere (CO2 laserra).
  • Isurketa superkritikoak erabiltzen dituzten disolbatzaileetan ere oso ohikoa da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karbono dioxido Aldatu lotura Wikidatan