Edukira joan

The balde

Wikipedia, Entziklopedia askea
The balde
MotaMusika, moda, diseinua eta arteak
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara eta ingelesa
Argitaratze lekuaAstigarraga eta Iruñea
ArgitaletxeaEragin komunikazioa[1]
Banaketa
Ekoizpen osoa15.000 ale
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaBi hilabetero
SalneurriaDoan, 15 € etxean jasotzea [2]
Historia
ZuzendariaCesar Ekisoain
Koldo Almandoz
www.thebalde.net

The Balde 2001ean sortutako aldizkari kultural elebiduna izan zen, euskaraz eta ingelesez argitaratua. Izenak berak iradokitzen duenez, doan banatzen zen. Mota askotako arte garaikideak jorratzen zituen, hala nola musika, komikiak eta bestelako literatura arloak, moda, diseinua eta abar.

Oso eduki zabalak zituen eta gai anitzetan zetzan. Oraingo argitaratze eta ekintzei buruzko informazioa ematen zuen, baita behinolako liburu, disko eta artistari buruzkoa ere.

Arduradun zituen Cesar Ekisoain eta Koldo Almandoz zuzendariak, Iñigo Martínez editorea eta Martin Etxauri diseinuburua. Azken alea 2016ko azaro-abenduko zenbakia izan zen.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.