The Firm (1993ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:28, 22 urtarrila 2016

The Firm (euskaraz Estalkia) 1993ko Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. John Grisham idazlearen izenburu berdineko The Firm eleberrian oianrritua dago. Tom Cruise, Jeanne Tripplehorn, Gene Hackman, Ed Harris, Holly Hunter, Hal Holbrook eta David Strathairn aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako 2 izendapen jaso zituen, Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Holly Hunter) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Dave Grusin), nahiz eta bietako bat bera ere irabazi ez izan. Halere, Holly Hunter aktoreak urte hartan bertan The Piano filman burututako antzezpenarengatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mitch McDeere (Tom Cruise) Harvard Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak arrakasta handiz amaitu berri dituen abokatu hasiberria da, ondorioz sona handiko abokatu talde batek kontratatu du. Mitch eta Abigail "Abby" McDeere (Jeanne Tripplehorn) emaztea Memphis hirira lekualdatu eta abokatu taldeak senar-emazte gazteei etxebizitza, autoa eta bizitzeko beharrezkoa duten oro eskeiniko die. Denbora igaro hala, McDeere abokatu talde horrek legez kanpoko eragiketak gauzatzen ari dela jabetuko da. Heuren jokaerarekin desadostasuna agertzean, bere nagusien konfidantza galduko du, Mitch nola edo hala ixilarazten saiatuko direlarik.

Aktoreak

Kanpo loturak