The Piano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Piano
Datuak
Jatorrizko izenburua The Piano
Izenburua euskaraz Pianoa
Urtea 1993
Estreinaldia 1993ko maiatzaren 15a Canneseko Zinemaldian
Generoa Drama, amodioa
Herrialdea AustraliaAustralia
Zeelanda BerriaZeelanda Berria
FrantziaFrantzia
Iraupena 120 minutu
Aurrekontua 7 milioi dolar
Banatzailea Bac Films (Frantzia)
Miramax Films (AEB)
Zuzendaria
Jane Campion
Ekoizleak
Jan Chapman
Gidoilariak
Jane Campion
Aktoreak
Holly Hunter
Harvey Keitel
Sam Neill
Anna Paquin
Musikagileak
Michael Nyman
Argazkilariak
Stuart Dryburgh
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
maoriera
keinu hizkuntza

The Piano (euskaraz "Pianoa") 1993ko Jane Campion zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako Michael Nyman konposatzailearen soinu bandak ospe handia bereganatu zuen. 1993ko maiatzaren 15a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Filmak zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenik hiru sari irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Holly Hunter), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Anna Paquin) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Jane Campion).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Piano filmak 1850ean Eskoziatik Zeelanda Berrira Alistair Stewart (Sam Neill) izeneko gizon batekin ezkontzeko asmoz bere aitak saldua izan eta etorri berria den Ada McGrath (Holly Hunter) emakumearen istorioa kontatzen du, bere alaba Flora (Anna Paquin) eta piano batekin batera datorrelarik. Adak ez du hitz bakar bat ere erran duela urte askotatik, bere ahotsa pianoaren doinuaz ordezkatuz, bere alaba keinu hizkuntzaren bidez haren itzultzailea delarik.

Ada eta Flora Zeelanda Berrira ailegatzean Eskoziatik iritsi diren ontziko eskifaiak bere hartan eta heuren jabetzekin hondartzan beren kaxa lagatzen dituzte. Bere senar berriak Adak pianoa hondartzan utz dezan behartzen du, ondoren pianoa Stewarten auzokidea eta pianoaren doinuaren zaletua den George Baines (Harvey Keitel) deritzon gizon bati saldua delarik, honek hasieran Adari piano ikastaroak irakasteko eskatuko dio, jarraian emakumeak pianoa jotzearen truk gizonak emakumea ukitu ahal izateko tratua eskeintzen diolarik. Hortik aurrera Ada eta Georgek istorioaren nondik norakoa izango den harreman bati hasiera emanen diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu Banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta filman pianoko abestiak Holly Hunter aktoreak berak jo, soinu banda eta piano doinu kitzikagarri eta ezagunaren konposatzailea Michael Nyman izan zen. Soinu banda honako abesti hauek osatzen dute:

  1. To The Edge Of The Earth 4:06
  2. Big My Secret 2:51
  3. A Wild And Distant Shore 5:50
  4. The Heart Asks Pleasure First 1:33
  5. Here To There 1:02
  6. The Promise 4:14
  7. A Bed Of Ferns 0:46
  8. The Fling 1:28
  9. The Scent Of Love 4:16
  10. Deep Into The Forest 2:58
  11. The Mood That Passes Through You 1:13
  12. Lost And Found 2:24
  13. The Embrace 2:36
  14. Little Impulse 2:11
  15. The Sacrifice 2:46
  16. I Clipped Your Wing 4:34
  17. The Wounded 2:26
  18. All Imperfect Things 4:03
  19. Dreams Of A Journey 5:30
  20. The Heart Asks Pleasure First/The Promise (Edit) 3:11

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurt Cobain estatubatuar abeslari eta musikariak hil aurretik ikusi zuen azken filma izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]