The Frighteners

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Frighteners (euskaraz Ikaratzaileak) 1996ko Peter Jackson zeelandaberriar zinema zuzendariaren beldurrezko komedia filma bat da. Bertan, Michael J. Fox, Trini Alvarado, Peter Dobson, John Astin, Dee Wallace Stone, Jeffrey Combs eta Jake Busey aktoreak antzeztu zuten.

Sitgeseko Zinemaldian efektu berezi onenen saria irabazi zuen. Filma AEBetan girotua egon arren, Zeelanda Berriko Wellington hiriburuan eta Lyttelton udalerrian filmatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank Bannister (Michael J. Fox) sekulako ahalmen psikikoak dituela dioen hitzontzi lotsagabea da, baina ez ditu ongia egiteko erabiltzen, bai ordea bere mesederako, bere zerbitzura lan egiten duten mamuek bezeroak ikaratuarazi eta dirua barra-barra irabazten baitu. Egoera hau Bannister bizi den herrian azalpenik gabeko heriotzak jazotzen hasten direnean aldatuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak