The Help (2011ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Help logo.png
Datuak
Jatorrizko izenburua The Help
Izenburua euskaraz Laguntza
Urtea 2011
Estreinaldia 2011ko abuztuaren 10a
Generoa Drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 146 minutu
Aurrekontua 25 milioi dolar
Banatzailea Touchstone Pictures
Zuzendaria
Tate Taylor
Ekoizleak
Chris Columbus
Michael Barnathan
Brunson Green
Gidoilariak
Tate Taylor
Kathryn Stockett idazlearen The Help eleberrian oinarritua
Aktoreak
Emma Stone
Viola Davis
Bryce Dallas Howard
Allison Janney
Octavia Spencer
Jessica Chastain
Musikagileak
Thomas Newman
Argazkilariak
Stephen Goldblatt
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Webgunea
The Help filmaren webgunea
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Help 2011ko Tate Taylor estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauk dira: Emma Stone, Viola Davis, Bryce Dallas Howard, Allison Janney, Octavia Spencer eta Jessica Chastain.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugenia "Skeeter" Phelan (Emma Stone) Mississippiko unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren Hegoaldeko Estatu Batuetan dagoen Jackson hiriko bere jaiotetxera itzuli den hogeitabi urtetako neska eder bat da. Halere, 1960ko hamarkada da, eta Eugeniaren amak (Allison Janney) itzuli berria den bere alabak ezkongaia egokia topatu arteko laisatasunik ez du izango.

Aibileen Clark (Viola Davis) arraza beltzeko neskamea da: arraza zuriko hamasei ume hezitu dituen emakume buruargi eta serioa da. Bere buruzagi zuriek beste alde batetara begira zeudela, bere semea galduko du, hortaz Aibileenek bere bizitzan zeozer aldatu dela sentitu eta bere zaintzapean dagoen neskaren heziketan buru belarri jarriko da,bahiz eta denbora igaro ondoren biak elkarbanatu beharko dutela jakin izan. Minny Jackson (Octavia Spencer) arraza beltzeko garaiera baxua eta gorpuzkera lodiko emakumea da, bai eta Aibileenen lagunik onena ere, halere Mississippi estatu osoko emakumerik hiztunena izatearen ospea ere badu. Hizketarako duen zaletasunaren ondorioz lana galduko du, halere oraindik bere hiztun ospea ailegatu ez den etxea batean lan berria topatuko du.

Eugenia, Aibileen eta Minnyk eurentzat arriskutsua izan litekeen proiektu klandestino bat burutzeko asmoz elkar hartuko dure, proiektu hau garai hartan emakumeek jasaten zituzten gizarte loturak, hiria bera eta jendearen aurreritzietatik askatzeko asmoz gauzatu nahi dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]