DreamWorks

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
DW II Distribution Co., LLC
DreamWorks Studios logo.png
Mota Sozietate mugatua
Sektorea Zinema
Sorrera 1994ko urriaren 12a
Sortzailea Steven Spielberg
Jeffrey Katzenberg
David Geffen
Egoitza Universal City (Kalifornia) Ameriketako Estatu Batuak
Merkatuak Nazioartekoa
Langileak 80 (2012)
Eskumendekoak DreamWorks Live Theatrical Productions
DreamWorks Movie Network
DreamWorks Television
DreamWorks Home Entertainment
Akziodunak Reliance Entertainment (%50a)
Webgunea dreamworksstudios.com

DreamWorks, DreamWorks Studios, ofizialki DW II Distribution Co., LLC,[1] baita DreamWorks, LLC, DreamWorks SKG edo DW Studios, LLC izenez ezaguna ere, estatubatuar filma, bideojoko eta telebista saioak ekoizten dituen zinema estudio bat da, 1994ko urriaren 12an sortua izan zen, Jeffrey Katzenbergek The Walt Disney Company konpainia laga eta gutxira. Disneyren aurka egindako elegite batean lortutako diruaz Katzenberg, Steven Spielberg eta David Geffenekin estudio bat sortzeko elkartu zen. 2005 eta 2006 artean Paramount Pictures ekoiztetxeari saldua izan zen, baina 2008ko urrian DreamWorks ekoiztetxeak harekin zuen lotura etetea erabaki zuen.

Egoitza Kaliforniako Glendale udalerrian du.

Enpresak 100 milioi dolarreko (blockbusters) aurrekontua gainditu izan duten filmak ekoiztu izan ditu, oraingoz Shrek 2 bere filmarik arrakastatsuena izan delarik. 2005ko abenduan, Spielberg, Katzenberg eta Geffenek estudioa 2006ko otsaila arte anaituko ez zen transakzio baten bidez Viacom ekoiztetxeari saldu zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 34°09′26″N 118°17′06″W / 34.157326°N 118.285096°W / 34.157326; -118.285096