The Kooks
| Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
The Kooks Ingalaterrako talde bat da. Taldea Luke Pritchard, Hugh Harris, Peter Denton, Chris Prendergast eta George Manckuso deituriko musikariek osatzen dute. Jotzen duten generoa rock-a da, indie rock eta rock alternatiboa, hain zuzen ere.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Talde hau 2004 urtean sortu zen, Brightonen (Ingalaterra). Momentu hartan, The Kooks-eko partaideetako batzuk Brighton-eko Musika Modernoren Institutuan ikasten ari ziren eta han ezagutu zuten elkar.
Bere izena David Bowieren "Kook" izeneko kanta batetik hartu zuten. Taldeak eragin nabaria jaso du beste taldeetatik, esate baterako, The Police, Neil Young, The Rolling Stones-etik eta, nagusiki, The Beatles-etik. Talde bezala jo zuten lehenengo abestia The Stokes taldearen “Reptilia” kanta izan zen.
Diskografia [aldatu]
Lehenengo diskoa urtarrilaren 2006an plazaratuta zen, “Inside In/Inside Out” izenarekin, eta 2 milloi kopia saldu egin zituzten.
Bigarren diskoa “Konk” deiturikoa izan zen eta 2008ko apirilean atera zuten. Virgin Records enpresarekin sinatu zuten disko hauek egiteko.
Kideak [aldatu]
Oraingo kideak [aldatu]
- Luke Pritchard- abeslari nagusia eta gitarra (2004 tik orain arte)
- Hugh Harris – gitarra eta koruak (2004 tik orain arte)
- Peter Denton – baxua eta koruak (2008 tik orain arte)
- Chris Prendergast – bateria jotzailea (2010 tik orain arte)
- George Manckuso – teklatu (2011)
Lehenengo Kideak [aldatu]
- Paul Garred - bateria jotzaile (2004 – 2010)
- Dan Logan– baxua eta koruak (2008)
- Max Raffert – baxua eta koruak (2004 – 2008)
- Nichols Millard – bateria jotzaile (2008
Beste datu batzuk [aldatu]
Espainian, The Kooks-en lehenengo agerraldia 2006ko FIB Heineken makrojaialdian izan zen. Talde honek beste musikariekin harreman txarrak izan ditu, besteak beste, Razorlight eta Arctic Monkeys taldeekin.
Bitxikeria bezala, esan daiteke badagoela 90 hamarkadan osatutako Suediako beste “The Kooks” izeneko talde bat. Suediako taldearen abesti batzuk Youtuben agertzen dira, Ingalaterrako taldeko abestiekin nahasketa sortu delarik. Izan ere, Suediako taldearen abestietan, Ingalaterrako taldearen argazkiak azaltzen dira.
Kanpo loturak [aldatu]
Atari ofiziala (ingelesez) – www.thekooks.com