The Rolling Stones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Rolling Stones
Mick Jagger, Keith Richards, Ronnie Wood, Charlie Watts
Mick Jagger, Keith Richards,
Ronnie Wood, Charlie Watts
Datuak
Ezizenak The Stones
Jatorria London (Erresuma Batua)
Musika mota Rock, blues, blues rock, rhythm and blues, rock and roll
Urteak 1962 - gaur egun
Diskoetxeak Decca, London, Rolling Stones, Virgin, ABKCO, Interscope, Polydor
Erlazionatutako artistak John Mayall & the Bluesbreakers, Faces, X-Pensive Winos, The Jeff Beck Group, Bill Wyman's Rhythm Kings, SuperHeavy
Webgunea rollingstones.com
Taldekideak
Mick Jagger
Keith Richards
Charlie Watts
Ron Wood
Lehenagoko taldekideak
Brian Jones
Ian Stewart
Tony Chapman
Dick Taylor
Bill Wyman
Mick Taylor

The Rolling Stones rock talde ingelesa da, 1962ko apirilean Londonen sortua Brian Jones (gitarra, harmonika), Ian Stewart (pianoa), Mick Jagger (ahotsak, harmonika), eta Keith Richards (gitarra, ahotsak) osotzen zutelarik. Bill Wyman baxujoleak eta Charlie Watts bateriajoleak taldea osotu zuten. Jonesek taldea zuzendu zuen Jagger eta Richardsek lidergoa hartu zuten arte, idazle moduan batu ziren ondoren. 1969an, Jonesek taldearekiko ekarpen eskasak eta biratzeko ezgaitasunak, osasun arazoak eta arazo legalak zirela eta, taldea uztea ekarri zuen, bere piszinan ito baino hiru aste lehenago. Jonesen ordezkoa, Mick Taylor, taldearekin egon zen 1974an taldea utzi nahi izan zuen arte, Ronnie Wood bere ordez sartu zelarik. Wymanek taldea 1993an utzi zuen; Darryl Jones bere ordezkoa ez da taldekidea guztiz izan. Stewartek ofizialki taldekide izateari utzi zion 1963an, baina taldearen road manager eta pianojole izaten jarraitu zuen 1985ean hil zen arte. 1982tik gerora, Chuck Leavell izan da taldearen teklatujole nagusia.

Arrakastatsu Europan lehenengo, The Rolling Stones azkar lortu zuten arrakasta Ipar Amerikan 1960ko hamarkaldiaren erdialdeko Britaniar Inbasioan. Erresuma Batuan 22 estudioko album (24 Ameriketako Estatu Batuetan), hamaika zuzeneko album (hamabi AEBetan), eta hainbat arrakasta album kaleratu dituztelarik, mundu osoan zehar dituzten salmentak 200 milioi album ingurukoak direla pentsatzen da.[1] Sticky Fingers (1971) albumak Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan lehen postua lortu zuten zortzi album kontsekutiboko serie bat hasi zuen. Material berria duen album berriena A Bigger Bang da, 2005ean argitaratua. 1989an, The Rolling Stones Rock and Roll Hall of Famean sartuak izan ziren, eta 2004an, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 100 Artista Onenen zerrendan 4. postua lortu zuten.[2] 2008an, Billboard aldizkariaren "The Billboard Hot 100 Top All-Time Artists" zerrendako 10. postua lortu zuten, eta Billboard Hot 100 zerrendako bigarren artista arrakastatsuena bihurtu zen.[3]

The Rolling Stonesen agerpena jatorrizko blues urbanoaren oinarrizko pertsonek onartu dute, Chess Recordseko artista zen Muddy Waters bezala, nork "Rollin' Stone" abestia idatzi zuen, taldearen izenaren jatorria duen abestia.[4] The Rolling Stonesen hasierako materialaren zati gehiena R&B eta blues abestien bertsioak ziren arren, beraien errepertoriak beti eduki du rock and roll. The Rolling Stonesen iraupena eta garrantzia, Robert Palmer kritiko eta musikologoaren esanetan, "jatorri tradizionaletan dituzten erroak direla eta da, rhythm-and-blues eta soul musika", "pop moda efimeroagoak joan eta etorri egiten diren bitartean".[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962–1964[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965–1969[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970–1974[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975–1982[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983–1991[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992–2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005–gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blues amerikarraren infusioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo taldekideak

  • Mick Jagger – ahotsak eta koruak, gitarra akustiko eta elektrikoak, pianoa, harmonika, baxua, sintetizadorea, perkusioa, slide gitarra (1962ko apirila – gaur egun)
  • Keith Richards – gitarra elektriko eta akustikoak, baxua, pianoa, koruak eta ahotsak (1962ko apirila - gaur egun)
  • Charlie Watts – bateria, perkusioa (1963ko urtarrila – gaur egun)
  • Ronnie Wood – slide, lap eta pedal steel gitarrak, gitarra elektriko eta akustikoak, baxua, saxofoia, bateria, koruak (1975eko martxoa – gaur egun)

Beste musikariak


Jatorrizko taldekideak

  • Brian Jones – gitarrak, sitar, teklatuak, akordeoia, marimba, harmonika, dulzimerra, harpa, perkusioa, piccoloa, celloa, mandolina, saxofoia, koruak (1962ko apirila – 1969ko ekaina)
  • Ian Stewart – pianoa, teklatuak, perkusioa (1962ko apirila – 1963ko maiatza; beste musikaria: 1964ko urtarrila – 1966ko abendua, 1968ko azaroa – 1985eko abuztua)
  • Tony Chapman – bateria (1962ko apirila – 1963ko urtarrila)
  • Dick Taylor – baxua (1962ko apirila-abendua)
  • Bill Wyman – baxua, marimba, organoa, perkusioa, koruak (1962ko abendua – 1993ko urtarrila)
  • Mick Taylor – gitarra elektriko, akustikoak eta slide guitarra, baxua, koruak (1969ko ekaina – 1974ko abendua)
Denbora-lerroa


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzertu birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideografia ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurri, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Rolling Stones Aldatu lotura Wikidatan