The Nice Guys

Wikipedia, Entziklopedia askea


The Nice Guys (Tipo atseginak, euskaraz) AEBetako film bat da, akziozko komedia hau Shane Black-ek zuzendu zuen. Blackek berak eta Anthony Bagarozzik idatzi zuten. Protagonistak Ryan Gosling, Russell Crowe eta Kim Basinger dira. Hau da bigarren lankidetza Russell Crowe eta Kim Basinger artean, lehengoa L. A. Confidential izan zen. Filma 2016ko maiatzaren 20an estreinatu zen.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pelikula 1977an eta Los Angeles hirian kokatzen da. Holland March (Ryan Gosling) detektibe pribatua eta Jackson Healy (Russell Crowe) kontratatutako hiltzailea elkarrekin aritu behar dira neska desagertu baten kasua (Margaret Qualley) eta itxuraz zerikusirik ez duen porno izar baten hilketa argitzeko. Ikerketan konspirazio izugarri bat deskubritzen dute, botere-esfera altuenetara ailegatzen dena.

Aktoreak

Erreferentziak

Kanpo loturak