Kim Basinger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kim Basinger
Kim Basinger
Datu pertsonalak
Izen osoa Kimila Ann Basinger
Jaio 1953ko abenduak 8 (61 urte)
Athens, Georgia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
IMDB IMDBko fitxa

Kimila Ann Basinger, Kim Basinger, (Athens, Georgia, 1953ko abenduaren 8) aktore estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituenean, modelo bezala desfilatzen hasi zen eta Miss Athens Junior saria irabazi zuen. Ondoren, Miss Georgia Junior saria irabazi zuen eta New Yorkera joan zen Estatu Batuetako Miss Junior sarian parte hartzeko. Han, Ford Modeling Agencyk modelo-kontratu bat eskaini zion. Kim Basingerrek bere erabakia asko pentsatu behar izan zuen, abestu eta kantatzea nahiago baitzuen, baina azkenean kontratua sinatu zuen. Harrezkero, aldizkari askotako azalean agertu zen. 20 urterekin top modela zen, eguneko 1.000 dolar irabazten zuen eta.

1976an, Kimek modelo izateari uztea erabaki zuen eta Los Angelesera joan zen aktore lanak egitera. Bere lanik esanguratsuenak honako hauek dira: 9½ Weeks, Batman eta L.A. Confidential. Gainera, L.A. Confidentialen egin zuen antzezpenagatik, 1997ko Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Kim Bassinger bi alditan egon da ezkonduta. Lehenengoa, 1980an, Ron Britton makillatzailearekin baina 1989an dibortziatu ziren. Bigarrena eta azkena, 1993an, Alec Baldwin aktorearekin baina 2002an dibortziatu ziren.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmaren izenburua
2006 The Sentinel
2005 Jump Shot
2004 Cellular
2004 Elvis Has Left the Building
2004 The Door in the Floor
2002 People I Know
2002 8 Mile
2000 Bless the Child
2000 I Dreamed of Africa
1997 L.A. Confidential
1994 Prêt-à-Porter
1994 The Getaway
1994 A Century of Cinema (dokumentala)
1993 Wayne's World 2
1992 The Real McCoy
1992 Cool World
1992 Final Analysis
1991 The Marrying Man
1989 Batman
1988 My Stepmother Is an Alien
1987 Nadine
1987 Blind Date
1986 No Mercy
1986 9½ Weeks
1985 Fool for Love
1984 The Natural
1983 The Man Who Loved Women
1983 Never Say Never Again
1982 Mother Lode
1981 Hard Country

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Basinger Aldatu lotura Wikidatan