The River Wild

Wikipedia, Entziklopedia askea

The River Wild (euskaraz Ibai Basatia) 1994ko Curtis Hanson estatubatuar zinema zuzendariaren suspeense filma bat da. Meryl Streep, Kevin Bacon, David Strathairn, Benjamin Bratt, John C. Reilly eta Joseph Mazzello aktoreek antzeztu zuten.

Nahiz eta filma Idahon girotua egon, Montana eta Oregonen filmatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gail eta Tom Hartman (Meryl Streep eta David Strathairn) krisian dauden Bostongo senar-emazte helduak dira. Haien Roarke semearen (Joseph Mazzello) urtebetetzea iristear dagoenez Idahoko ibai laister batean rafting jeitsiera batekin ospatzea erabaki dute, honela hiruek batera egingo duten ekintza honen bidez senar-emazteek ere heuren harremana berbideratzeko aukera aprobetxti nahi dutelarik. Gail rafting egiten guztiz trebea den emakumea da, ibai hau maiz jeitsi baitu eta bertako arriskugune eta korronte bizi guztiak ezagutzen baiditu, aldiz, Tom lanbidez arkitektua eta naturarekin harreman handirik izan ez duen ohiko hiritarra da. Halere, laisterrera familiak ustekabeko arrisku ezezagun batekin topo egingo du...

Hartmandarrak banketxe bat ohostu berri duten bi gaizkileekin topo egingo dute, Wade (Kevin Bacon) izaera hotz eta azpijokozalea duen psikopata hiltzailea eta Terry (John C. Reilly). Bi gaizkileek ibaia jeitsi eta haien atzetik dituzten poliziak sahiestu asmoz familia osoa bahituko dute. Gailek bai baia nahiz bahitzaileei aurre eginez bere familia eta beraren bizitzak salbatu ahal izateko duen kemen guztia erakutsi beharko du.

Aktoreak

Kanpo loturak