The Vikings (1958ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:15, 22 urtarrila 2016

The Vikings (euskaraz Bikingoak) 1958ko Richard Fleischer estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Edison Marshall idazlearen izen berdineko "The Vikings" eleberrian eta Ragnar Lodbrok buruzagi bikingoa eta bere semeen sagetan oinarritua dago. Bertan, Kirk Douglas, Tony Curtis, Janet Leigh, Ernest Borgnine, James Donald, Alexander Knox eta Frank Thring aktoreek antzeztu zuten, aldiz, Orson Wellesek narratzailearen ahotsa ipini zuelarik.

Nagusiki Norvegiako Maurangerfjorden fiordoan filmatu zen, aldiz Aellaren gazteluko eszenak Britainiako Fort-la-Latte gazteluan.

Argumentua

Goi Erdi Aroan, bikingo edo normandiarrek (iparraldeko gizonak) Odin jainkoa gurtzen zuten, gerraren jainkoa, honek bikingoek itsasoz haratagoko harpilaketa asmoz burututako itsasbidaietan gidatu ohi zituen. Einar eta Erik (Kirk Douglas eta Tony Curtis), Ragnar (Ernest Borgnine) errege bikingoaren semeak dira -nahiz eta haiek ez jakin-, elkar gorrotatzen direlarik, baina biak maiteminduta dauden Morgana printzesa (Janet Leigh) askatzeko elkarlanean aritu beharko dira, printzesa hori Northumberlandeko Aella erregeak (Frank Thring) preso duelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak