The Wolf of Wall Street (2013ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:11, 22 urtarrila 2016

The Wolf of Wall Street (euskaraz Wall Streeteko Otsoa) 2013ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariarek zuzendutako umore beltzeko drama filma bat da. Jordan Belfort estabatuar idazlearen The Wolf of Wall Street oroimen liburuan oinarritua dago. Leonardo DiCaprio, Jonah Hill, Margot Robbie, Matthew McConaughey, Kyle Chandler, Rob Reiner, Jon Favreau eta Jean Dujardin aktoreek antzeztu zuten.

Bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Martin Scorsese), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Terence Winter), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jonah Hill).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jordan Belfort (Leonardo DiCaprio) newyorkar burtsa korridorearen bizitzako benetazko gertakarietan oinarritua da. 1990ko hamarkadaren erdialdera, Belfort amerikar ametsa lortu asmoz zebilen mutil gazte zintzoa zen, baina berehala bere bezeroei diru etekinak irabaziaraztea ez dela garrantzitsuena jabetuko da, handigura izan eta komisio bikaina irabaztea baizik. Oraindik hogeitamar urte betetzear dagoela bereganatutako arrakasta eta dirutza itzelari esker “Wall Streeteko Otsoa” ezizena jaso zuen. Tentazioak guztiz erakargarriak ziren eta legearekiko beldurra deuseza. Jordan eta bere otso taldeak diskrekzioa modaz iragandako ezaugarria zela usten zuten, eurek nabarmenki eta luxuzko bizimodua gustukoa zuten.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Wolf of Wall Street (2013ko filma) Aldatu lotura Wikidatan