Cape Fear (1991ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cape Fear
Datuak
Jatorrizko izenburua Cape Fear
Izenburua euskaraz Beldurraren Lurmuturra
Urtea 1991
Estreinaldia 1991ko azaroaren 13a
Generoa suspensea
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 127 minutu
Aurrekontua 35 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Martin Scorsese
Ekoizleak
Barbara De Fina
Gidoilariak
Wesley Strick
Aktoreak
Robert De Niro
Nick Nolte
Juliette Lewis
Jessica Lange
Joe Don Baker
Robert Mitchum
Gregory Peck
Musikagileak
Elmer Bernstein
Argazkilariak
Freddie Francis
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Cape Fear 1991ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Bertan, Robert De Niro, Nick Nolte, Juliette Lewis, Jessica Lange, Joe Don Baker, Robert Mitchum eta Gregory Peck aktoreek antzeztu zuten.

Berez, 1962ko izen berdineko Cape Fear filmaren berregokitzapena izan zen, gainera orduko jatorrizko filma horretako bi protagonista izan ziren Robert Mitchum, Gregory Peck eta Martin Balsam aktoreak ere agertu ziren, oraingo honetan lehenbiziko bi aktoreen jatorrizko paperak Robert De Niro eta Nick Nolte aktoreek antzeztu zituztelarik.

Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Robert De Niro eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Juliette Lewis).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Max Cady (Robert De Niro) espetxean hamalau urtez egon den menditar basati bat da, hamalau urteko neska bat bortxatu eta jipoitzeagatik espetxeratua izan zelarik. Bere zigorraldian, Cadyk irakurtzen ikasi, liburuak ikasi eta bere buruaren abokatu bilakatu da. Espetxea lagatzean, bere bizitzako minutu bakoitza espetxeratu aurretik bera defendatu zuen Sam Bowden (Nick Nolte) abokatua eta haren familiaren bizitza suntsitzera bideratu du, Cadyren ustez abokatuak epaiketan ez baitzuen hura espetxetik libratzeko adina saiatu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]