Theodore Dreiser
Wikipedia(e)tik
Theodore Dreiser Estatu Batuetako eleberrigilea (Terre Haute, Indiana, 1871 - Hollywood, 1945). 1892. urtetik aurrera kazetaritza-lanetan hasi zen Chicagon. Lehen eleberrietan emakumearen askatasuna hartu zuen gaitzat: Sister Carrie (1900, Carrie ahizpa), Jennie Gerhart (1911). Geroagoko obretan goi-mailako gizarteko giroa azaldu zuen: The financer (1912, Finantzaria), The titan (1914, Erraldoia). 1925. urtean eman zen argitara Theodoren maisu-obra, An American tragedy (Ameriketako tragedia). Dreiserrenak dira, halaber, liburu hauek: The stoic (1947, Estoikoa), A Hoosier holiday (1916, Oporraldiak Hoosier herrian) eta A book about myself (1922-1931, Neri buruzko liburua) autobiografia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.