Tilly Fleischer

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:14, 25 urtarrila 2016
Tilly Fleischer
Tilly Fleischer
Tilly Fleischer
Datu pertsonalak
Izen osoa Ottilie Fleischer
Jaio 1911ko urriaren 2a
Frankfurt ( Alemania)
Hil 2005eko uztailaren 14a
Lahr, Schwarzwald ( Alemania)

Ottilie ("Tilly") Fleischer (Frankfurt, 1911ko urriak 2 - Lahr, Schwarzwald, 2005eko uztailak 14), xabalina jaurtiketan, pisu jaurtiketan eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria izan zen.

Alemaniarekin parte hartu zuen bi Olinpiar Jokotan. Lehen aldiz, 1932ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoetan, non brontzezko domina bat lortu zuen xabalina jaurtiketan, eta laugarren postua disko jaurtiketan. Lau urte beranduago, Berlingo Olinpiar Jokoetan, etxean, xabalina jaurtiketa probako garaile izatea lortu zuen, bere herrikidea zen Luise Krugerren aurretik.

Pisu jaurtiketako munduko errekorra bi alditan gainditzea lortu zuen, 1929 eta 1930ean, baina proba hau oraindik ez zegoen Olinpiar Jokoetako egitarauan, eta, beraz, ezin izan zuen proba honetan domina olinpikorik lortu.


Aurrekoa
Babe Zaharias
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa
1936ko Berlingo Udako Olinpiar Jokoak
Ondorengoa
Herma Bauma
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tilly Fleischer Aldatu lotura Wikidatan