1936ko Udako Olinpiar Jokoak
| Berlingo Udako Olinpiar Jokoak 1936 |
|
|---|---|
| Hiria | |
| Estatu partehartzaileak | 49 |
| Hasiera | Abuztuaren 1a |
| Bukaera | Abuztuaren 16a |
| Atleta kopurua | 3.963 |
| Estadioa | Olympiastadion |
| Kirolak | 19 |
1936ko Udako Olinpiar Jokoak, Berlinen ospatu ziren, eta Aro Modernoko Udako Olinpiar Jokoen XI. edizioa izan zen. Bertan jokatu ziren probak, abuztuak 1 eta 16 bitartean ospatu ziren. 4066 kirolarik (3738 gizon eta 328 emakumek) parte hartu zuten, 49 nazio ordezkatuz, 19 kirol eta 129 probatan.
Dominak [aldatu]
| Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 33 | 26 | 30 | 89 | |
| 2 | 24 | 20 | 12 | 56 | |
| 3 | 10 | 1 | 5 | 16 | |
| 4 | 8 | 9 | 5 | 22 | |
| 5 | 7 | 6 | 6 | 19 | |
| 7 | 6 | 6 | 19 | ||
| 7 | 6 | 5 | 9 | 20 | |
| 8 | 6 | 4 | 8 | 18 | |
| 9 | 6 | 4 | 7 | 17 | |
| 10 | 4 | 7 | 3 | 14 |
Alde politikoak [aldatu]
Berlin hiria, 1931n aukeratua izan zen joko hauen egoitza bezala, Hitler Alemaniako kantziler bezala izendatu baino urte bete baino gehiago lehenago. Nabarmentzekoa da AEBek jokoak boikotatzeko izan zuten lehen asmoa, ondoren, parte hartu zuen arren. Hitlerrek, Olinpiar Jokoak, nazismoaren handitasuna erakusteko probestu zuen, eta propaganda egitarau landu bat eskatu zion propaganda ministroa zen Joseph Goebbelsi, honek, aldi berean, eszenaratzea, Albert Speerri eta gainbegiratzea eta filmazioa Leni Riefenstahli enkargatu zizkien. Abuztuak 1ean, Jokoen inaugurazio egunean, Alemaniaren indarraren erakusgarri bezala, Hindenburg zeppelina estadioaren gainetik igaro zen hegan, Hitler agertu baino lehenxeago.
Espainiak bertan parte hartzeari uko eginez boikotatu zituen joko hauek. Alternatiba gisa, Herri Olinpiada antolatu zuen Bartzelonan, baina bertan behera utzi behar izan zen, Gerra Zibila, Olinpiada hau inauguratu baino egun bat lehenago hasi baitzen.
Owensen mitoa eta nazien iraina [aldatu]
Joko hauen alderik eztabaidagarriena, Hitler, joko hauek, arraza arioaren nagusitasunari buruzko teoriak frogatzeko erabiltzen saiatu izan da. Azkenean, Joko hauetako kirolaririk ezagunena, Jesse Owens afroamerikarra izan zen, 100, 200 eta 4x100 metroko lasterketen eta jauzi luzearen garailea izan zena. Badago oso hedatua dagoen mito bat, Hitlerrek, Owensi eskua emateari uko egin ziola dioena, edonola ere, Hitlerrek, pertsonalki, jokoetako lehen bi garaileak baino ez zituen zoriondu (protokoloa alde batera utziz, ez bait zuen inor pertsonalki zoriondu behar), eta ez zituen bi lehen zorion horiek beste inorekin errepikatu. Jesse Owensek berak, bere oroitzapenetan, alemaniar gobernuaren idatzizko zorion bat jaso zuela dio, eta, aldiz, Franklin Delano Roosevelt presidenteak ez zuela gonbidatu gobernuaren egoitzan egindako ospakizunetara.
Beste hiri kondaira bat, jokoak, nazien erregimenarentzako irain une bat izan zirela da, zenbait kirolari beltzek domina batzuk lortu zituztelako. Baina, egia esan, lehiaketa ez zen iraina izan etxeko taldearentzako, honek, gainontzeko herrialdeek baino domina gehiago lortu bait zituen, eta Hitler, pozik agertu zen emaitzarekin.
| Aurrekoa 1932ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako XI. Olinpiar Jokoak 1936 |
Ondorengoa 1940ko Tokio-Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoak |
|
||||||||||||||||||